Jardunaldiak :: Hezkuntza
IkerGazte2021!
Pasa dira beste bi urte, eta ia konturatu gabe IkerGazteren 4. edizioa ate joka dugu berriro ere. Konturatu gabe pasa direla esatea askotxo esatea da, 2020. urtearen hasieratik bizitzen ari garen zurrunbilo hau arrasto ezabaezina uzten ari baita gure gizartean. Badakigu 2021a ere ez dela erraza izango, baina ikergazteok, gora bihotzak eta heldu diezaiogun Gasteizen egingo dugun IkerGazte2021 honi inoizko grina eta ilusio handienaz!
2015.eko 1. edizio hartatik lan asko egin dugu elkarrekin eta erronkak erronka 4. ediziora heldu gara, ez gara ez makalak! 2021eko edizio hau berezia izango dela zalantzarik ez dugu; beste ezeren gainetik topagunea da IkerGazte eta aurrez aurreko topagunea izan dadin gure eskuetan dagoen guztia egingo badugu ere, online egin beharko bagenu ere, IkerGazte2021 egin egingo dugu. IkerGazterik gabeko biurtekorik ezin dugulako irudikatu, jada erreferente garelako. Eta IkerGazterik ez dagoenez zure ekarpenik gabe, UEUren eta Kongresuaren Batzorde zientifikoaren izenean 2021eko ekainaren 9-11an Gasteizen egingo dugun IkerGazte2021era gonbidatzen zaitugu.
IkerGazte kongresuaren aurreko edizioen inguruan gehago jakiteko:
Informazio guztia eta eguneratua IkerGazte webgunean topatuko duzu.
Oharra: 2021eko maiatzaren 18a, 20:00 : TALDEA BETE DA. Hemendik aurrera ematen diren izenak ITXARON ZERRENDAN sartuko dira.
Aurreko kongresuetan bezala, ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea izango da laugarren kongresuaren xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; ikerketa lan baten egile zaren horri, tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.
Horrez gain, beste bi helburu ere baditugu:
(Informazio guztia eta eguneratua, http://www.ueu.eus/ikergazte helbidean)
Asteazkena, ekainak 9
Osteguna, ekainak 10
Ostirala, ekainak 11
Programa akademikoa 4 saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta mahai inguru edo solasaldiak.
Hitzaldi orokorrak:
Ahozko aurkezpenak eta posterrak:
Ahozko eta posterretako programa arlokako batzordeek erabakiko dute.
AHOZKO AURKEZPENAK 5 jakintza arloetan banatutako aurkezpenak izango dira, paraleloan programatuko direnak ekainaren 10ean.
Osasun egoerak bultzatuta aurtengo edizioan ahozko aurkezpenez gain, POSTERRAK formatu digitalean eskegiko dira IkerGazte webgunean posterretarako sortu dugun atalean. Posterren mikroaurkezpenak 3 egunetan banatutako aurkezpen multidiziplinarretan banatuko dira.
Mahai inguru eta solasaldiak:
Bi mahai inguru edo solasaldi izango dira, disziplinartekoak eta ikertzaile guztientzat interesgarri izango direnak, ekainaren 9 eta 10ean.
ARGITALPENA
Onartutako artikului guztiak 5 jakintza arlotan banatutako argitalpenean argitaratuko dira.
Osasun larrialdia dela eta, onartutako aurkezpen guztiak ezingo dira IkerGazten, Gasteizen aurkeztu, Baina ahozko zein poster digitalean daudeank guztiak argitalpenean jasoko dira.
Kongresuan ekarpena aurkezteko derrigorrezkoa izango da matrikulatzea.
Zer sartzen da izen ematearen prezioan?
Izen emateari buruzko argibide gehiago (ikerketa taldeak, dirulaguntzak....), hemen topatuko dituzu: IkerGazte webgunea, izen ematea.
Matrikulatzeko oharrak:
Zuen arteko elkarlana sustatzeko asmoarekin, partaideen posta elektroniko helbideen zerrenda bat osatuko da, eta jardunaldian banatuko da. Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, jakinarazi iezaguzu mesedez.