Jardunaldiak :: Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia

Natur Zientzien IV. Topaketa: Itsumustuka.

  • Hasiera-data: 2021(e)ko apirilaren 17a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko apirilaren 18a
  • Tokia: Donostia - Eureka! Zientzia Museoa
  • Nola heldu: https://labur.eus/EurekaZientziaMuseoa
  • Ordutegia: Larunbata eta igandea. larunbatean: 09:00-19:00/ Igandean: 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko otsailaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko apirilaren 11a

PLAZA GUTXI BATZUK LIBRE daude (21-04-14), izena emateko idatzi helbide honetara: i.iciar@ueu.eus

.

UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, NZ4T Natur Zientzien IV. Topaketa izango da 2020ko azaroaren 7an eta 8an. Topaketa hauek jaio ziren Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko. Bere aurreko edizioak 2013 (NZTOPA!), 2015 (NZ2TOPA!) eta 2018an (NZ3T) burutu ziren, eta alorreko kide asko erakarri zituzten.

Azken urteotan, jasangarritasuna bezalako hamaika hitzekin bete zaigu ahoa. Egunero entzuten ditugu modan jarri diren hitz potolo hauek, aldaketa klimatikoa, ekologikoa, organikoa… eta dagoeneko esanahia galtzen hasi direla dirudi. Hori horrela, berezkoa duten garrantzia berreskuratzeko asmoz, aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz. Alde batera utziko ditugu Antartidako izotz-urtzeak eta Amazonaseko suteak, eta inguruko gatazkak izango ditugu jomuga.

Ikusi topaketaren web gunea: www.nztopaketa.eus

Helburuak

  • Ingurumenari eragile mota bakoitzak egindako ekarpenak partekatzea.
  • Ingurumenaren inguruko eragileen arteko elkarlana sustatzea.
  • Zientziaren alorreko ondorioak gizarteratzea.
  • Euskal naturzaleen arteko saretzea bultzatzea.
  • Ingurumen gaiak euskaraz jorratzea.
  • Herrietako tokiko proiektu eta ekintzak ezagutzera ematea.
  • Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako ikasleei lan irteeren aniztasuna erakustea.

Nori zuzendua

  • Natur zientziak eta Ingurumen arloko ikerketa taldeetako kideei.
  • Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleei.
  • Naturaren kudeatzaileei.
  • Ingurumen arlorrean eskumenak dituzten erakundeei.
  • Natur Elkarteetako kideei.
  • Naturzaleei.
  • Natur hezitzaile eta irakasleei.
  • Euskal Herrian naturarekin interesatuta dagoen edonori.

Izen-emateaurretik aipatutako publikoari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei ere zuzenduta dago.

Egitaraua

2021-04-17
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:45

Partaideen harrera.

09:45-10:00

Aurkezpena eta ongi etorria.

  • Kepa Sarasola Badiola, UEUko Zuzendaria
  • Ana Garcia del Bao,Jardunaldiaren koordinatzailea.
>> Ikusi saio honen bideoa.
10:00-11:30

1. Hitzaldi-saioa: Ondare genetikoa, uher eta urri.

  • ''Bertako polulazioaren aldakortasun genetikoaren azterketa''. Andone Estonba Recalde (UPV/EHU)- Hitzaldiaren bideoa.
  • ''Ondare Genetikoa. Landareen kontserbaziorako giltzarria. Nola finkatu kontserbaziorako lehentasunak.''. Pablo Tejero Ibarra (CSIC, Aranzadi) eta Joseba Garmendia Altuna (Aranzadi)- Hitzaldiaren bideoa.

> ikusi saio honen informazioa

11:30-12:30

Atsedena

12:30-14:00

2. Hitzaldi-saioa: Basogintza: iragana eta geroa.

  • ''Baso naturalen garrantzia klima-aldaketaren aurrean.''. Garazi Auzmendi Arkarazo (Ingeniaria, basogintzan aditua) - bideoa
  • ''Euskal Herriko basoen kudeaketa eta jasangarritasuna Aro Berrian zehar (XV-XVIII. mendeak)''. Alvaro Aragon Ruano (UPV/EHU)- hitzaldiaren bideoa
> Ikusi saio honen informazioa
14:00-16:00

Bazkaltzeko tartea.

16:00-18:00

Mahai ingurua: Orokorretik tokikora: ingurumen arazoak komunikabideetan.

  • Izaro Gorostidi Bidaurrazaga (UPV/EHU)
  • Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Elhuyar)
  • Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai (Argia)
  • Alex Fernández Muerza (UPV/EHU)
> Ikusi saio honen informazioa
>> Ikusi saio honen bideoa
18:00-19:00

Poster saioa.

Poster hauek aurkeztu ziren:

  • Asier Alvite Arregui: Betizu abere arrazaren karakterizazio morfologiko, produktibo, ekosistemiko eta genomikoa.
  • Maialen Arrieta: Landareen Gipuzkoako Germoplasma Bankua: EAE-ko landare espezie mehatxatuen eta penintsula ipar-ekialdeko floraren ex situ kontserbazioa
  • June Iza Atxutegi: Belardi atlantiarretako mikroorganismo edafikoen arnasketan eta belar-kalitatean eragiten duten faktoreen azterketa.
  • Arturo Elosegi: Eukaliptoen ingurumen-eragina Euskal Herrian.
  • Nagore Gonzalez Soto: Grafenoaren eta bere eratorrien efektu kaltegarriak itsas organismoetan
  • Irati Ijurco: Mikorrizak: sinergiak lantzen
  • Pello Isasi: Klima aldaketa eta trikopteroen zaurgarritasuna Sierra Nevadan eta Pirinioetan
  • Eñaut Izagirre Estibaritz: Glaciers in the air: Dronen erabilera Pirinioetako azken glaziarrak neurtzeko.
  • Naroa Martinez: Petrocoptis generoaren germinazio protokoloen analisia: ex-situ kontserbazioa eta aldaketa klimatikoa
  • Iker Novoa: Okil beltzaren banaketaren, populazio tamainaren eta ugalketaren lehen datuak berriki kolonizatutako Euskal Herriko eremu batean
  • Gonzalo Torre: GEOESKOLAK: Geoparkea ezagutzeko, ikerketan eta eskola-partaidetzan oinarritutako programa.
  • Markel Sanz: Limnoperna securis bibalbio inbaditzailearen banaketa Bizkaiko estuarioetan
>> Ikusi saio honen bideoa
2021-04-18
Ordua Edukiak Irakaslea
09:15-10:00

Partaideei harrera.

10:00-11:30

3. Hitzaldi-saioa: Aldaketa globala ingurumen hezkuntzarako akuilu.

  • ''Aldaketa globala. Abiapuntua edo helmuga?'' Aitziber Sarobe Egiguren (MU)
  • ''Tokiko adibideetan oinarritutako eztabaida soziozientifikoak: herritar kritikoak heztea.'' María Napal Fraile (NUP)
> Ikusi saio honen informazioa
>> Ikusi saio honen bideoa
11:30-12:30

Atsedena

12:30-14:00

Gogoeta-saioa: Aldaketa globala eta elikadura-burujabetza Euskal Herrian: eragozpenak eta konponbideak.

  • Arantza Aldezabal Roteta (UPV/EHU)
  • Juan Manuel Intxaurrandieta Salaberria (INTIA S.A.)
  • Joseba Otondo Bikondoa (Baztango Udala)
  • Mirene Begiristain Zubillaga (UPV/EHU)
  • Josebe Blanco Alvarez (EHKOlektiboa)
  • Gotzone Sestorain Zabaleta (Etxalde elkartea)
> Ikusi saio honen informazioa
>> Ikusi saio honen bideoa
14:00-14:30

Agurra.

Matrikulaziorako argibideak

.

Matrikula DOAN da eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26,  i.iciar@ueu.eus (Irati)
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
OTORDUAK
  • Ez da eskainiko ez atsedeneko mokaurik ezta bazkaririk ere.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.

.

HOMOLOGAZIOAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP/UPNA)

  • ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Farmazia Fakultateko lau Graduetako ikasleei, 0.6 ECTS aitortuko zaie. Fakultatean ikasten diren graduak: Ingurumen Zientzietako Gradua, Farmaziako Gradua, Giza Nutrizioa eta Dietetikako Gradua, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua.