Jardunaldiak :: Filosofia, Antropologia, Soziologia
COVID-19 birusak izua zabaldu du eta izua errealitate distopikoaz erditu da eta distopiak 'normaltasun berria' ekarriko omen du. Bitarte horretan, sistemaren aldamio ezkutuak, egiturazko akatsak eta mito eta usteen hauskortasuna azalera atera dira: eskubide soziopolitikoak berrogeialdian, autoritate bakarra indarrean, informazioaren anabasa eta gezurraren zabaltzea, naturaren gain-ustiaketa, bizitzaren prekarizazioa. Eta horren kontrakarrean, jendearen arteko elkartasun uholdea: injustizia sozialari erantzuteko berariazko egiturak han eta hemen, publikoaren eta komunalaren arteko lankidetza berriak eta bestelako gizarte bat pentsatzeko eta ekiteko diskurtsoak eta praktikak.
Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak
>>> Ikusi jardunaldiaren laburpen-bideoa.
Soziologian doktorea. LANKIko ikertzailea, MUko irakaslea (HUHEZI), UEUko kidea.
Euskal Filologian doktorea, Michigan State University-eko irakaslea eta ikerlaria.
Politika Zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUkidea.
Zergatiak, mitoak, korapiloak eta irtenbideak mahai gainean jarri eta partekatzeko jardunaldia da honako hau. Pandemia honi eta bere ondorioei diziplina anitzetatik eta ertz desberdinetatik begiratu nahi diegu, politikaren egikaritzatik, iruditeria eta filosofiatik, zaintza eta despatriarkalizazio prozesuetatik, ekologia sozialetik, egia eta egia-ostearen talaiatik, eta baita ere azken lau hilabeteetan berariaz abian jarri diren elkartasun praxi berrietatik.
Jardunaldia, aldi berean, aurrez aurre eta online jarraitu ahal izango da.
Onlineko atalak, gainera, eduki osagarriak (hitzaldien abstract-ak, irakurgaiak, bideoak...) izango ditu.
Interesa duen edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-09:55 |
Ongietorria eta sarrera.
>> Ikusi hemen atal honen bideoa
|
|
10:00-10:45 |
Izu-urtea: Biopolitika Covid19 birusaren garaian
>> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena |
|
11:05-11:45 |
Mikro-bioa, gaitza, normaltasuna, eta naturaren natura.
>> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
11:45-12:30 |
Eko-distopia prospektiban, E(H)ko-topia perspektiban.
>> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
|
|
12:30-13:15 |
Egia-ostea ziurgabetasun garaian
>> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
Ikusi Unibertsitatea.net-en egindako elkarrizketa: “Zientziaren eta egiaren arteko harremana birpentsatu behar da” |
|
15:00-15:45 |
Estatuarekiko obedientzia eta erresistentzia pandemian zehar.
|
|
16:00-17:30 |
Tailerra: ''Pandemia garaiko esperientzia: ekimen publiko komunalak''
>> Ikusi hemen saio honen bideoa
|
|
17:30-18:30 |
Ebentoa vs. apokalipsia vs. matxinadak: utopiarik gabeko politikaz.
>> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
>>> Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena |
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.