Jardunaldiak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa
TALDEA BETE EGIN DA (20-07-03, 9:00), itxaron zerrenda ireki da.
.
Jardunaldi hau antolatu da herrietako ezagutza bildu eta geroratzeko egitasmoek sortzen duten ondarearen inguruan esperientziak partekatzeko.
Aniztasun handia dago, tokiko bilduma aberaste aldera, herri bilketa sustatzen duten eragileen artean. Herriko elkarteek, udalek, eta herri liburutegiek edo artxiboek sustatutako ekimenak izan ohi dira. Herri eragile hauek ondarearen tratamendu eta zaintzaren inguruan izandako esperientziak eta kezkak plazaratuko dira jardunaldiotan.
Jardunaldi hau ALDEErekin elkarlanean antolatu da.
Ahotsak.com proiektuko kidea eta filologoa.
Bibliotekonomia eta Dokumentazio Diplomatua eta Magisteritza Hezkuntza Berezian.
40’tako 5 hitzaldi aurkeztuko dira eta egitasmo desberdinen egoera azalduko da.
ALDEEk moderatutako mahai-inguru batekin bukatuko da jardunaldia.
Jardunaldi irekia da, tokiko memoriaren biltze eta gordetze egitasmoren batean murgilduta dagoen edozein pertsonarentzat, GLAM (Galeriak, Liburutegiak, Artxiboak eta Museoak) profesionalentzat bereziki.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ongi etorria.
|
|
09:35-10:15 |
Sentimendu baten kudeaketa.Jesus Gutierrez. (Eibar F. T. Fundazioa)
>>> Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena |
|
10:20-11:00 |
Ahotsak.eus: Deba Ibarretik Euskal Herrira.Aintzane Agirrebeña. (Badihardugu, Ahotsak proiektua)
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
|
|
11:05-11:35 |
Atsedenaldia. |
|
11:30-12:15 |
Albaola eta San Juan baleontziaren eraikuntza.Mikel Leoz. (Albaola)
|
|
12:20-13:00 |
Ubera liburutegia: prozesu parte-hartzaileak liburutegian.Marga Anzuela (Donibaneko Liburutegia)
|
|
13:05-13:45 |
Gordegia, bilduma herrikoi baten hastapenakArkaitz Artola Arnaiz (Gordegia)
Gordegiaren web gunea: https://gordegia.eus/ |
|
13:50-14:30 |
Mahai Ingurua: Tokiko bildumak elkarlanean egiterik?Moderatzailea: Fernando Juárez (ALDEE) |
TALDEA BETE EGIN DA (20-07-03, 9:00), itxaron zerrenda ireki da.
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.