Jardunaldiak :: Matematika
2013an antolatu genuen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen I. Topaketa. Horren ostean, bigarrena etorri zen, gero hirugarrena eta aurtengoa IV.a izango da. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Hala ere, sarritan, ez dugu jakiten alboko matematikariak zertan diharduen. Hain zuzen, horretarako antolatzen dugu topaketa hau: elkarren berri izateko, matematikari berriak ezagutzeko eta posible bada elkarlanari bide emateko.
Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera.
Hitzaldi nagusi batek eta komunikazioen aurkezpenek osatuko dute topaketa.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:15 |
Ongi etorria. |
|
09:15-10:15 |
Hitzaldi nagusia: Prozesu matematikoen garrantzia matematikaren irakaskuntzan.
ikusi Ainhoari egindako elkarrizketa: “STEM arloek ezin dute gizartearen erdia galdu, emakumeok ere badugu zeresana” |
|
10:15-11:15 |
Komunikazio saioak (1)
|
|
11:15-11:45 |
Atsedenaldia. |
|
11:45-13:45 |
Komunikazio saioak (2)
|
|
13:45-14:00 |
Galdera-erantzunak. |
|
14:00-14:15 |
Itxiera eta agurra. |
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.