Jardunaldiak :: Albaitaritza, Dietetika, Erizaintza, Farmazia, Fisioterapia, Osasuna, Psikiatria, Biokimika, Biologia eta Natur Zientziak
UEUren Osasun sailak antolatuta, Osasun zientzietako ikertzaileen III. Topaketak izango dira 2018ko urriaren 25ean, Eibarren, Markeskoan.
Duela zortzi urte (2010), bizi-zientzietan ikertzen genuen euskaldun asko batu ginen UEUko egoitza akademikoan (Eibarko Markeskoan), ikerketa-taldeen ikerketa-lerroak aurkezteko. 2010eko topaketa horien helburu nagusiak hauek izan ziren: ikerkuntza euskaraz egiten zela azalaraztea eta ikerlari euskaldunak elkar ezagutzea.
Lau urtera (2014) Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak burutu genituen orduko helburu horiek berriz ere oinarri hartuta.
Osasun ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleratzea eta euskal ikerlarien arteko harremanak sendotzea izan zen jatorrizko helburuak jarraitzen du xede izaten gaur egun ere.
Osasun-zientzietako ikertzaileen III. topaketa honetan aurreko topaketetan parte hartu zutenen ikerketen jarraipenaren berri izatea eta talde berrien parte hartzea sustatzea nahiko genuke. Era berean, osasun-zientzietan diharduten ikerlari euskaldunen sarea ehuntzen jarraituko dugu.
Edizio honetan oinarrizko ikerketaz gain ikerketa klinikoari ere tokia egin nahi diogu, alor horretan egiten den lana zabaldu eta trinkotzeko asmoarekin. Helburu horrekin sortu zen Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria ere eta bere zuzendaria den Joxerra Furundarena gonbidatu dugu aldizkariaz hitz egiteko.
Batzorde antolatzailea: Oier Ateka, Izaskun Elezgarai, Nora Fernandez, Koldo Callado eta Angel Bidaurrazaga, UEUko Osasun Saileko kideak.
Topaketen laguntzailea da OEE elkartea.
KOMUNIKAZIO-DEIALDIA
Jardunaldirako ikerketa-lanak aurkezteko epea irailaren 10ean irekiko da eta urriaren 6ra arte dago irekita.
Komunikazio-deialdiaren inguruko betekizunak ueu365 blogean aurkituko dituzu, hemen.
Osagaiz aldizkariaren zuzendaria.
Hasierako hitzaldi gonbidatua egongo da eta ondoren ikerketa lerro eta proiektuak azalduko dira.
Ikerketa lerro eta proiektuak azaltzeko deialdia irailaren 10eran irekiko da eta urriaren 6ra arte zabalik egongo da. Urriaren 10ean onartutako lanak zeintzuk diren eta ze hurrenkeran aurkeztuko diren argitaratuko da webgune honetan.
Topaketetan, ikertzaileen arteko harremanak bultzatzea bilatuko da eta, horretarako, garrantzi berezia emango zaio metodologiari:
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazioaren banaketa |
|
09:00-09:30 |
Harrera mahaia |
|
09:30-10:00 |
SARRERA HITZALDIAOSAGAIZ Osasun zientzietako aldizkaria.
|
|
10:00-11:30 |
1go BLOKEA: BIOMEDIKUNTZA.Moderatzaileak: Nora Fernandez-Jimenez eta Koldo Callado. 10:00 – 10:10 (1.1). Fosfolipasa D2 entzimaren garrantzia Melanomaren sorreran eta garapenean
10:10 – 10:20 (1.2). Melanoma: non gaude eta norantz goaz
10:20 – 10:30 (1.3). XPO1-en 5’UTR-an dagoen eritasun zeliakoari asoziaturiko SNP batek mRNA-ren m6A maila aldatzen du, eta hala, proteina kopurua erregulatu
10:30 – 10:40 (1.4). Buru eta lepoko minbizien Screening programa OSI-Bilbao Basurtuko Ospitalean.
10:40 – 10:50 (1.5). Analisi fosfoproteomiko eta funtzionalak, giza espermatozoideen GPCR hartzaileek induzitutako seinaliztapen bidezidor intrazelularren azterketarako
10:50 – 11:00 (1.6). THC fitokannabinoidearen inplikazioa sagu oozitoen heltze-prozesuan eta ernalketan
11:00 – 11:10 (1.7). Morfinak saguen zelula ametan sortzen duen memoria epigenetikoaren azterketa, RNA-seq teknikaren bidez
11:10 – 11:20 (1.8). NAA25ak eta tropomiosinak gibelaren zonazio metabolikoa, hepatozitoaren polaritatea eta ploidia erregulatzen dute
11:20 – 11:30 (1.9). 1 motako diabetesarekin asoziatutako lnc13-ren eragina pankreako β-zelulen inflamazioan
|
|
11:30-15:00 |
POSTERRAK1- α2A- eta α2C-adrenohartzaileen adierazpen diferentziala mintz presinaptiko eta postsinaptikoetan giza garun postmortem-eko kortex prefrontalean.
2- Eskizofreniaren sintoma kognitiboak aztertzen: “Double hit” animalia-eredua.
3- Ingurune aberastuak nerabezaroko gehiegizko alkohol kontsumoak sortutako kalteak berreskuratzen ditu C57BL/6 sagu helduetan.
4- Transkriptoma kodetzailea eta ez-kodetzailearen azterketa aluminiodun txertoen eraginpean.
5- Linboko zelula amen iturri izan daitezkeen korneen karakterizazioa biltegiratze metodo eta denbora desberdinetan.
6- Pseudohipoparatiroidismorako terapia genikoa: CRISPR/Cas9 eta bektore ez-biraletan oinarritutako garapen esperimentala.
7- CB1 kannabinoideen hartzaile gabeziaren eragina garuntxoko zuntz paraleloetan.
8- Astrozitoen markaketa subzelular egokienaren bila: GLAST vs GFAP.
|
|
11:30-12:00 |
ETENALDIA (KAFEA eta POSTER ERAKUSKETA) |
|
12:00-13:30 |
2. BLOKEA: Neurozientziak.Moderatzaileak: Oier Ateka eta Jose Ramon Bilbao. 12:00 – 12:10 (2.1). Depresioaren teoria noradrenergikoa
12:10 – 12:20 (2.2). Angelman sindromearen mekanismo molekularrak ulertzen
12:20 – 12:30 (2.3). Botiloiaren epe luzeko ondorioak eta ingurune aberastuaren eraginkortasuna terapia gisa
12:30 – 12:40 (2.4). Zelulaz kanpoko matrizeko HEVIN proteina, giza garunean
12:40 – 12:50 (2.5). Immunitate sistemaren karakterizazioa Wilson gaixotasun animalia eredu batean
12:50 – 13:00 (2.6). Erabilpen terapeutikorako Kannabis olioaren enkapsulazio-metodoaren garapena eta azterketa
13:00 – 13:10 (2.7). Sistema endokannabinoidearen parte hartzea epilepsia gaixotasunaren sagu eredu batean
|
|
13:30-15:00 |
MOKADUA eta POSTER ERAKUSKETA |
|
15:00-16:30 |
3. BLOKEA: Osasuna.Moderatzaileak: Izaskun Elezgarai eta Angel Bidaurrazaga. 15:00 – 15:10 (3.1). Pertsonarengan Oinarritutako Preskripzio eredu baten eragina bizitzaren amaieran ospitalizatuta dauden gaixo geriatrikoetan.
15:10 – 15:20 (3.2). Hizkuntza patologien azterketa euskaraz eta eleanitzengan: ikerketa lerroak, diziplinarteko onurak
15:20 – 15:30 (3.3). CRISPR/Cas sistemaren bitarteko glikolato oxidasaren inhibizioa tratamendu efikaz eta segurua da hiperoxaluria primario gaixotasunarentzako
15:30 – 15:40 (3.4). CRM1/XPO1 esportazio-hartzailea, minbiziaren aurkako itu berria
15:40 – 15:50 (3.5). Giza hortz muineko zelula amen itsaspen, integrazio eta osteogenesia inplante bio-mimetikoen gainazalaren gainean hazkuntza faktoreetan aberatsa den plasma (PRGF) eta plaketetan aberatsa den fibrinarekin (PRF) konbinatua.
15:50 – 16:00 (3.6). ERITASUN ZELIAKOAREN DIAGNOSTIKORAKO METODO EZ INBADITZAILE BATEN GARAPENA
16:00 – 16:10 (3.7). FDG-PET eta gandor iliakoaren hezur muin biopsiak jokatzen duten papera Zelula Handien B motako Linfoma Hedatsuaren estadiajean.
16:10 – 16:20 (3.8). Eritasun zeliakoaren Aleatorizazio Mendeliarra tresna diagnostikoen bilaketari aplikatua
|
|
16:30-16:50 |
ITXIERA HITZALDIANola probatzen dira tratamenduak: pentsamendu kritikoa sustatzeko tresna.
|
|
16:50-17:00 |
AMAIERA EKITALDIA |
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian dagoen ikonoa) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).