Jardunaldiak :: Herri-administrazioa, Soziolinguistika, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloan oinarritutako eta herritar guztien eskubideak bermatzeko Lege berria behar dela aldarrikatzeko jardunaldia izango da. Gaur egun ezarria dagoen zonifikazioaren ondorioak alde juridiko batetik aztertuko dituena, ikuspegi historiko juridikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak aztertuko dituena.
Halaber, herritarrek egindako lanketak utzitako Lege berriaren oinarrirako proposamena landuko da.
Soziolinguistika Klusterreko teknikaria, eta Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-neurketaren zuzendaria. UEUkidea.
Kontseilua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia
Euskara normalizazio teknikaria udal arloan; hamar urtez darama Garesko udaleko euskara zerbitzuan, Nafarroako beste 27 euskara zerbitzuekin elkarlanean. Euskararekiko sentibilizazioa, ikasteko motibazioa eta erabilera bultzatzea bere lanaren erronka nagusiak dira.
Valentziako unibertsitateko hizkuntza politikako zerbitzuburu teknikoa. Acció Cultural del País Valenciá-ACPV)- Hizkuntza Politika Ataleko kidea.
Kazetari iruindarra.
Historian doktorea eta Zuzenbidearen Historian irakasleNafarroako Unibertsitate Publikoan. UEUkidea.
Nekazaritza ingeniaria. AEKn irakaslea izandakoa 15 urtez DBH irakaslea Argia Ikastolan (eremu ez-euskalduna), Lizarra Ikastolan (eremu mistoa) eta Andra Mari Ikastolan (eremu euskalduna). Gaur egun azken honetako langilea bada ere, azken hiru urtetan LAB sindikatuan Nafarroako ikastoletarako liberatua da eta sindikatuko Nafarroako euskara arduraduna da.
Baztango Udal Idazkaria
Zuzenbidean doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Jardunaldiak, bost hitzaldi labur eta mahai inguru bat izango du.
Gizarte eragile euskaltzale guztiak izanen dira hartzaile. Udal teknikariak, alderdi politikoak, euskalgintza eta orohar, interesa duen edonori irekia izanen da.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:10 |
Aurkezpena eta ongi etorria |
|
09:10-09:40 |
Euskararen legedia Nafarroan: 1973ko Foru Berritik 2017ko Legearen aldaketaraHitzaldia |
|
09:40-10:10 |
Euskararen garapenerako marko juridiko berri baten beharrazHitzaldia |
|
10:10-10:40 |
Nafarroako egoera soziolinguistikoa, zonifikazioaren ikuspegitikHitzaldia |
|
10:40-11:10 |
"La Llei d’ús i ensenyament del valencià 35 anys després. Ara, cap a la igualtat lingüística"Hitzaldia |
|
11:10-11:40 |
Atsedenaldia |
|
11:40-12:10 |
Aldaketarako lege-proposamenaHitzaldia |
|
12:15-13:45 |
Gaur egungo Euskararen Legeko gabezi juridikoak eta lege berri batek zabal ditzakeen aukerak arloz arloMahai ingurua, Reyes Ilintxeta kazetariak moderatzaile lanak egiten. |
|
13:45-14:00 |
Ondorioak |
|
Jardunaldia DOAKOA da baina beharrezkoa izango da izena ematea.
Alergiak eta dieta bereziak.
Atsedenaldian mokautxo bat eskainiko dugu, adierazi mesedez alergia, intolerantzia eta dieta bereziak matrikulatzerakoan.