Jardunaldiak :: Matematika
Aurten, Matematikari Euskaldunen III. Topaketa eta GeoGebra erabiltzaileen II. Topaketa eskutik datoz eta UEU-ko Udako Ikastaroen baitan egingo dira.
2013an antolatu genuen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen I. Topaketa eta aurtengoa III.a izango da. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko, gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko eta, posible bada, elkarlanari bide emateko helburuaz dator hirugarren topaketa. Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera.
GeoGebra erabiltzaileen II. Topaketari dagokionez, hiru arlotan egin nahi dugu aurrera: (1) Proposamen didaktikoak elkar-trukatzeko parada izan nahi du, hau da, zure irakasle jardunean Geogebra nola erabiltzen duzun aurkezteko aukera izango duzu, bai eta besteen proposamenak entzutekoa ere; (2) GeoGebraren tresna berriak ikasteko tailerra, etengabe berritzen doan softwarea baita hau; eta (3) Komunitatean parte hartzeko parada, softwarearen euskarazko bertsioa zaindu behar baita, proposamen didaktikoak antolatu behar baitira sarean, softwarearen erabileran dauden ikerketak plazaratu eta ezagutarazi, eta horretarako guztirako matematika irakasleen laguntza beharrezkoa baita.
Jardunaldiaren antolatzaileak: Eli Alberdi, UEUko Matematika sailburua eta UPV/EHUko irakaslea, Naiara Arrizabalaga, UPV/EHUko irakaslea, eta Aitzol Lasa, NUPeko irakaslea.
Ikusi Elhuyar aldizkarian topaketari buruzko artikulua: Matematikari euskaldunak eta GeoGebraren erabiltzaileak elkartu dira
UEUko Matematika Saileko kidea, Matematikan doktorea, UPV/EHU-ko Meatze eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea.
Matematikan Doktorea. Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterra. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Matematikaren Didaktika Arloko irakaslea eta UEUko kidea da.
Hitzaldi gonbidatua (Matematikari + Gegogebra erabiltzaileak): Judith Rivas, UPV/EHUko irakaslea.
Saio paraleloa:
Tailerrak
Hitzaldi nagusi bat, komunikazioak/ esperientzien aurkezpena eta 2 tailerrek osatuko dituzte topaketak.
Matematika ikasketetako azken ikasturteetako ikasleak, matematikekin lotutako masterretako ikasleak, matematika irakasleak, matematikan ikerlariak.
Matematika irakasleei (edozein mailatan: lehen eta bigarren hezkuntza, DBH, Batxilergoa, unibertsitatea, e.a.)
Ordua | Edukiak | Irakaslea | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
09:00-09:15 |
Ongi etorria. |
|||||
09:15-10:15 |
Hitzaldi nagusia: “Matematikaren erritmora dantzan”.
|
|
||||
10:15-11:15 |
Komunikazioen saio paraleloak.
|
|||||
11:15-11:45 |
Atsedena. |
|||||
11:45-13:30 |
Komunikazioen saio paraleloak.
|
|||||
13:30-15:00 |
Luntxa. |
|||||
15:00-17:00 |
Tailer paraleloak.
|
|||||
17:00-17:15 |
Itxiera eta agurra. |