Jardunaldiak :: Arkitektura
Pasa den urtean egin bezala, arkitektura, hirigintza zein arkitektura-ikasketekin zer ikusirik duen edozein lanbidetako profesionalei deialdi bat luzatu nahi zaie, mundu profesionala eta euskararen inguruko hausnarketa kolektibo bat sustatze aldera. Iaz lan-munduan euskararen egoeraren diagnosi bat burutu bagenuen, aurten balizko ekintzei buruz egingo dugu berba, epe motzera eta ertainera helburuak zehaztuz.
unibertsitatea.net atarian Ibai Gandiagari egindako elkarrizketa.
Arkitekturan lizentziatua, Aldiriko kidea, UEUkidea. Adi! Bulegoko kidea.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Donostiako Arkitektura Goi Eskolak euskaraz ematen ditu bai Gradua, bai Masterra. Badira urte batzuk euskarazko ikasketak burutu zuen lehenengo belaunaldia lanean dela, baina euskarazko proiektuak, lan-munduaren esparruan, urriak dira, eta gehienetan itzulpenak izaten dira. 2016ko topaketetan egoera bitxi honen zergatia aztertu genuen, eta guztion artean burutu diagnosia. II. Topaketa hauetan, hausnarketa horren emaitzak azalduko dira, eta hemendik aurrera egin beharrekoak zehaztu.
Asanblada ireki baten itxura hartuko du Topaketa. Ikastaroan erabiliko den metodologia guztiz praktikoa izango da eta talde hausnarketan oinarrituta egongo da. Parte hartzaileak asanbladan zein talde txikietan lan egingo dute, gaiaren inguruko hausnarketa eta baliabideak partekatuz., honako egiturarekin:
Arkitektura zein hirigintzaren esparruan (lan-munduan, arlo akademikoan, herri-administrazioan) lan egiten duten pertsonei irekia dago topaketa.