Jardunaldiak :: Hezkuntza, Pedagogia, Internet
11 urte iragan dira MoodleMoot Euskadi jardunaldien lehen edizioa antolatu zenetik eta urte hauetan zehar Euskal Herriko hainbat hezkuntza-erakundek hartu dute ardura Moodle erabiltzaileen bilgune bihurtu diren jardunaldiak antolatzeko. Aurten Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) izango da Moodle esperientzien elkartrukerako XI. Jardunaldiak antolatzeko arduraduna.
UEUk urteak daramatza unibertsitateko zein etengabeko prestakuntzaren alorrean eta ibilbide luzea du alorreko on-line eskaintzan. Horregatik, aurtengo edizioa unibertsitate mailako zein etengabeko prestakuntzaren alorreko on-line irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan zentratuko da, nahiz beste hezkuntza-etapek ere zeresana izan.
MoodleMoot Euskadi 2017 - #mooteu17 - euskal komunitatean izandako ibilbidea, esperientziak eta praktikak ezagutzeko eta etorkizuneko aurrerapausoak zehazteko aukera paregabea izango da, ezbairik gabe.
Dokumentazioa:
Antolatzaileen gonbidapen bideoa: mooteu17 gonbitea
Ikusi hemen egunak eman zituenak:
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Partaideei harrera |
|
09:00-09:30 |
Ongi etorria. |
|
09:30-10:30 |
Hitzaldi nagusia: “On-line unibertsitaterako ikuspuntu metodologikoa: teoriatik praktikara” |
|
10:30-11:30 |
KOMUNIKAZIOAKA GELA
B GELA
C GELA
Komunikazioak aldi berean emango dira hiru geletan. Gela batetik bestera mugitu ahal izateko, hasiera/amaierak puntual egingo dira. |
|
11:30-12:00 |
Atsedenaldia. |
|
12:00-12:45 |
Mahai-ingurua: “On-line irakaslearen ezaugarriak eta garatu beharreko gaitasunak”Moderatzailea: Amaia Arroyo (UEU, Ikt on). Aurkezpena Partaideak: Rakel Gamito (UEU) , Itziar Kerexeta (airea-elearning) eta Make Irigoien (irakaslea). |
|
12:45-13:30 |
Pecha-kuchak
|
|
13:30-14:30 |
Networking bazkaria. |
|
14:30-15:30 |
Tailerrak-mintegiak.Tailerrak aldi berean emango dira eta partaideek matrikula egiterakoan zein egin nahi duten aukeratu beharko dute (tailer bakoitzean gehienez 50 partaide onartuko dira): A GELA
B GELA
C GELA
|
|
15:30-16:00 |
Amaiera saioa.
|
Jardunaldiaren prezioaren barne sartzen dira: jardunaldira sarrera, material didaktikoa eta otorduak (atsedena eta bazkaria).
Talde bazkaria egongo da eta lunch formatuan izango da. Alergia, elikadura dieta berezi edo elikagairen bati intolerantziaren bat baduzu, adierazi matrikula egiterakoan, mesedez.