Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Soziolinguistika
Matrikulazio epea: 2016ko maiatzaren 10etik 27ra arte.
Ikastaro hau Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko irakasleei zuzenduta dago. Lehentasuna izango dute hizkuntza irakasleek, baina beste alorretako irakasleek ere lekua izango dute, hizkuntza irakasleak baitira guztiak ere.
Hizkuntzen irakaskuntzan emaitza onak izateak berebiziko garrantzia hartzen du bestelako arloetan ere ulermen gaitasuna lortu eta konpetentzia guztietan emaitza hobeak lortzeko. Komunikazio gaitasuna gure ikasleei edozein trebetasun garatzen lagunduko dio. Gaitasun hori eleanitza izan behar da egungo gizartean. Baina gaitasun hori behar bezala eskuratzeko, ezinbestekoa da logika baten baitan egitea eta hizkuntzen arteko lotura egokiak eginda jardutea. Horretan lagungarri ditugu hizkuntzaren irakaskuntzan garatutako azken joerak.
Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.
Hasteko, eta ikasleen aurrezagutzak, usteak eta nahiak kontuan hartzeko, ikastetxeetako jarduteko moduen inguruko hausnarketa bultzatuko dugu. Ondorengo saioetan oinarri teorikoak eta praktika bideratuak tartekatuta bultzatuko ditugu, beti ere hausnarketa teoriko-praktikoaren bitartez. Beraz, gai bakoitzaren bizkarrezurra ariketa bideratuak eta hausnarketa izango dira.
Lehen Hezkuntza Euskara irakasleak, Lehen Hezkuntza Ingelesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Inglesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gaztelania eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Ingelesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Euskara irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gaztelania irakasleak, Berritzegune kideak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila