Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia
Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
Edozein gai jorratzeko tenorean, testuarekin batera baliabide grafikoak lantzea tresna benetan eraginkorra izan daiteke.
Visual thinking izeneko konpetentziak arazoak argitzen, komunikazioa hobetzen eta sortzen laguntzen gaitu. Ikastaro honetan, pentsamendu bisual hori garatzen ahaleginduko gara. Pentsamendu bisual, eraginkor eta zuzen hori garatzeko ezinbestekoa da zertan datzan ezagutu eta hura sustatzeko lagungarri zaizkigun tresnak erabiltzea.
Exprai. Marrazkilaria eta diseinatzailea. Hainbat hedabidetan kolaboratzailea. Visual recording saioak egin izan ditu eta baita antzeko ikastaroak EAEko Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat.
Kazetaria (10 urtez) eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea (zortzi urtez). Antzeko ikastaroak eman izan ditut EAEko Bigarren Hezkuntza irakasleentzat.
1- Iturriaren azterketa: testu, bideo eta antzekoen analisia eta informazioa atera eta ordenatzeko estrategiak landu
2- Visual thinkingean dauden osagai guztiak aurkeztu eta banan-banan landu
3- Eskemaren barnean informazioa nola ordenatu, eskemaren eta mapa mentalaren arteko diferentzia.
4- Mapa mentaletik haratago: estrategia grafikoak, eskemetara mugatzen ez diren errepresentazio grafikoak.
5- Honek guztiak irakaskuntzan izan dezakeen erabilpena landu.
Atal bakoitzean gutxienez praktika bat egingo da. 1. atalean testu eta bideo lanketa, bertatik informaziorik esanguratsuena lortzeko bidean. 2. atalean irudiak eta ikonoak erraz sortzeko teknikak landu eta irudien tamaina eta diseinuarekin jolastu. 3. atalean, eskema batetik abiatu eta mapa mentala egin. 4. Leonard Cohen abeslariaren diskurtso batetik abiatuta errepresentazio grafikoa egin. 5. Partaide bakoitzak bere irakasgaian erabilgarri izango lukeen eskema sortu.
Jakina, planteamendu teoriko guztia adibidez josia egongo litzateke. Ikastaroa bera gidatuko duen eskema mapa mental baten bitartez adierazia egongo litzateke.
Irakasleak orokorrean, Berritzegune kideak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila