Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza
Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
Hezkuntzan ikaslearen garapen osoa lortzeko musikaren bizipena eta erabilera nahitaezkoa da.
Ikasleen entzumena, adierazpena eta sormena lantzeko egingo ditugun jarduera praktiko eta desberdinetan gorputz, abotsa eta tresnak erabiliko ditugu giro musikal batean. Musika bizi eta egingo dugu, musikaz blai geratzeko!
Goi-mailako musika irakaslea, doktorea, kontserbatorian eta musika-eskolan irakaslea izanda, egun UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako musika irakaslea.
Metodologia aktiboa izango da eta, beraz, teoria errealitatera hurbiltzen ahaleginduko gara ikasgelan aplikatu ahal izateko. Gorputza, abotsa eta tresnak erabilitako baliabideak izango dira.
Jarduerak laburrak izango dira, bakarkakoak zein taldekoak eta ikasleak parte hartzaileak izan beharko dira.
Ikastaroan zehar proposamen didaktiko zenbait aurkeztuko dira, eta proposamen didaktiko horietariko baten garapen zehatza egin beharko dute parte-hartzaileek, ikastetxean modu praktikoan aplikatu ahal izateko.
Lehen Hezkuntza Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila