Irakasleen formakuntza :: Literatura, Hezkuntza
Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
Ikastaro hau haur literatura eta poesian ibilbide literarioa sortzeko laborategi esperimentala izango da , ikerketa lana eta irizpide kritikoa lantzeko baliabideak sortzen joateko.
Aurrez aurreko saioa urtarrilak 9 (17:30-19:30)
Tokia: Eibar. Markeskoa Jauregia, UEUren egoitza. Otaola 1.
Haur Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan masterra eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.
Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide.
Ikastaoan landuko den teoria bideo tutorial ezberidnen bidez jorratuko da. Bestalde, ikas gela fororako, galderak, proposamenak, esperientziak eta materialak elkartrukatzeko aukera izango dugu.
Aste bakoitzean modulo bakoitzeko, ariketa edo proposamen praktiko desberdinak eskeiniko dira, bakoitzak aukeratu,probatu, esperimentatu, egiten dituzten ekintzak tutorizatuko dira.
-Ikastaroaren hasierako fasean elkar eragite eta komunikaziorako tresnak errepasatu eta ikastaroaren gaiarekin erlazionaturiko oinarrizko kontzeptuak landuko dira.
-Bigarren fasean: gaiarekin loturiko praktikak egingo dira ikasle zein ikastaldearen garapenaren eboluzioan eragina izanik. Partehartzaileen lan dinamikak, hausnarketak eta talde identitatea jorratuko dute.
On line formatoan Saio bakoitza gai bat jorratuko du ,gida teoriko didaktiko bat izango da. Oinarri teoriko horri abiapuntua izanik, sakontzen joango gara eta ibilbide literario bat eskeiniko da gai horren inguruan.
Modulo bakoitzean, teoriaren ostean, albunak aztertu eta kontatuko ditugu, jolastuko gara, eta eskolarako eskeintzen dituzten aukerak plazaratuko ditugu.proposamen praktiko desberdinak egingo zaizkie, plastikoak, didaktikoak, digitalak, Ikt baliabideak, taldeko lana, solasaldiak,,,euren espazioetan lantzeko eta euren experientziak tutorizatuak izango dira ahalik eta etekin handiena atara ahal izateko ikastaroari.
Taldea entidade sortzailea izatea nahi da , elkarren experientziak elkarbanatzeko eta proposamen berriak asmatzeko, liburua ezinbesteko herraminta izango da. Eta ikas gela foroa gune digitala izango da danon lanak ikusten joateko eta elikatzen joateko lekua.
-Hirugarren fasean, eginiko praktikak eta hausnarketak ikastaroak adostutako gune digital batean jasoko dira aurrera begirako elkarlana bultzatu
Partaideak izan dituzten esperientziak partekatzeko eguna izango da Hirugarren fase hau presentziala izango da.
Bibliografia sare bizi bat sortuko dugu,erabilgarritasuna eta hausnarketa egin da aurrerantzeean erabilgarria eta baliagarria izango zaigu.
Haur Hezkuntza irakasleak, Haur eta Lehen Hezkuntza Entzumen eta Mintzamenerako
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila