Irakasleen formakuntza :: Literatura, Internet
Ikastaro hau, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalarentzako diseinatu du UEUk.
Ikastaroa on-line izango da, bi saio presentzialekin, asteazkenetan, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ).
Euskarazko literatura gorde eta ahalik eta gehien ezagutarazteko oso tresna baliagarriatzat dugu internet. Orain arte egindakoa paperetik sarera ekartzerakoan literaturaren demokratizazioaz ari garela aipatzen du batek baino gehiagok, argitaletxeetan agortuta egonik berrediziorik ezagutuko ez duten liburuak, liburutegietan baino kontsulta ezin daitezkeenak, jabetza pribatukoak direnak... literaturazaleon eskura jar daitezke, etxean irakurtzeko moduan. Horrez gain, sarean etenbarik eskuragarri dauden eduki guzti horien arteko loturak egiteko aukera paregabea ematen du internetek, irakurtzen ari garenari buruzko informazio osatua bereahala kausitzeko aukera ematen digulako. Hipertestuaren abantailak. Euskarazko eta munduko literaturaren liburutegi birtuala izateko asmoz sortu genuen www.armiarma.com ataria, euskarazko literatura mundura zabaldu eta munduko literatura euskarara ekartzeko. Gure ustean, literatura mundua eta bizitza ulertzen laguntzeko bitarteko oso baliagarriak direlako.
Idazlea, kulturgilea, musikazale amorratua, UEUko kidea.
Susa argitaletxeko kidea eta Armiarma.com egitasmoko arduraduna da.
www.armiarma.com atarian dagoena sakon aztertzeaz gain, euskarazko literaturaren eragileek ( argitaletxeak + idazleak + irakurleak) literatura interneten zelan plazaratzen duten erakutsiko dugu. Etorkizunean euskarazko literaturak internetarekin izango duen harremana ere berbagai izango dugu.
Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu, saio presentzialak eta on line irakaskuntza konbinatuz. Saio presentzialak bi izango dira, hasierakoa (urriak 21) eta bukaerakoa (azaroak 25). Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.
Eduki bakoitzaren bitartez lortu beharreko helburuak gauzatzeko:
Batez ere Interneten dagoen Euskal Literatura ezagutu nahi dutenei eta eskoletan erabili nahi dutenentzako.
Matrikulazioak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak bideratuko ditu.
Informazio gehiago:
maider.sucunza.ruiz@cfnavarra.es helbidean edo 848426587 telefonoan.
Hezkuntza Saila