Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia
Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.
Jolasa pertsonon berezko gaitasuna eta jarduera da eta haur guztiengan agertzen den adierazpena. Azken urteotan, orokorrean, azpimarratu da jolasaren izaera eskola esperientzian eta ikas-prozesuariari egiten dion ekarpen esanguratsuagatik. Lehen Hezkuntzan, aldiz, jolasaren alderdi positiboak gutxiago nabarmendu eta landu dira. Hala ere, norbebaren identitatearen garapenean zein taldeen eta talde pertenentziaren garapenean duen garrantziagatik nabarmendu behar da jolasaren erabilera. Beraz, hezkuntza etapa guztientzat baliagarria da. Izan ere, jolasek konpetentzien garapen arrakastatsua sustatzen dute : hala nola, konpetentzia fisikoak, hizkuntza eta komunikazio konpetentziak, gizarte konpetentziak eta inteligentzia arrazional zein emazionala.
Horrenbestez, garrantzitsua da jolasaren balioaz jabetzea eta ikas-prozesuan erabiltzeko estrategiak eskuratzea. Ikastaro honetan, batetik, jolasaren inguruko literatura eta teoria laduko dugu ; bestetik, jolas motak eta jolas zehatzak ezagutuko ditgu ; eta, azkenik praktikara zuzendutako esperientzia ezarriko dugu eta horren gaineko memoria egingo dugu.
Ikastaroaren aurrez aurreko egunak: 10, 12, 17, 19, 24, 26 eta abenduak 10.
Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Modu orokorrean, ikastaroaren helburua da, ikas-prozesuan, jolasaren erabilerari buruzko ezagutzan sakontzea. Zehazki, hurrengo helburu zehatzak proposatzen ditugu :
TEORIA eta PRAKTIKA uztartu. Garrantzitsua, marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea ikaslea,
era berean, funtzionala behar du, ikasleak aplika dezan. Beraz, teoria praktikaren bitartez landuko da eta praktikara zuzendua izango da.
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila