Irakasleen formakuntza :: Pedagogia

922 Nola sortu irakaslearen PLEa, ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua?

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urtarrilaren 1a

Azken aldian, asko entzuten ari da PLE terminoa, ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua. Zer esan nahi du? Zer ezkutatzen da meme horren atzean? Ikastaro honetan, gai hori argituko dugu eta irakasleon jardunean nola aplika daitekeen landuko dugu. Norbere ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua ezagutuko dugu, baita aberasten saiatu ere.

Aurrez aurreko saioen datak: iraialk 16 eta urriak 23

 

Irakaslea

  • Amaia Arroyo Sagasta

    Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.

Helburuak

  • Norberaren PLEa ezagutzea, antolatzea eta aberasten saiatzea.
  • Irakasleen jardunerako informazioa eskuratzeko gune eta bide interesgarrienak zehaztea.
  • Informazioa tratatzeko eta jakintza sortzeko tresna egokienak identifikatzea eta ezagutzea.
  • Informazioa partekatzeko ingurune sozialak ezagutzea.
  • Sareko lankideekiko harremanak eta lankidetza bermatzeko bideak zehaztea.
  • Sarean herritar digital arduratsua izatea.
  • Sarean partekatzeko eta bertan lan egiteko jarrera baikorra garatzea.

Edukiak

  • Identitate digitala: zer da?
  • Nola ikasten dugu sarean?
  • Konektibismoa: loturen indarra.
  • PLEa aberasteko erremintak:
    • Informazioa eskuratzeko iturburuak: hezkuntza-bilatzailea (Google Academics), irudi-bankuak eta RSS irakurleak (feedly).
    • Informazioa aztertzeko, moldatzeko eta jakintza sortzeko lanabesak: ofimatika sarean (Google Docs), mapa kontzeptualak (bubbl.us) eta denbora lerroak (dipity).
    • Partekatzeko eta ikasteko ingurune sozialak: multimedia zerbitzuak (Youtube, Flickr, Slideshare), markatzaile sozialak (Diigo) eta microblogging (Twitter).

Metodologia

30 orduko ikastaroa da, eta lau aste iraungo du. 3 aurrez aurreko saio izango ditu (ikasleekin adostuko da hau), hasieran lehenengoa eta amaieran beste bi. Aurrez aurreko saioak ordu bikoak izango dira.

Gainontzeko 24 orduak on-line lanketarako izango dira. Edukiak moduluetan banatuta egongo dira, eta modulu bakoitza egiteko aste bat izango dute ikasleek, hau da, bakoitza bere erritmoan, baina koordinatuta.

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da tutore pertsonalarekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak adibidez). Tresna hauek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

  • Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

Garatu

Etiketak

Garatu