Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Komunikazioa
Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak I ikastaroaren sakontze ikastaroa da hau.
Ikastaro hau UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dago eta bi campusetan emango da, ondoko datetan:
Izena emateko epea: abenduaren 12ra arte.
Irakaskuntza unibertsitarioa ere jendaurreko komunikazio-modu bat da eta bere ezaugarriak ditu. Jendaurreko beste hainbat lanbide eta erantzukizun-arlotan bezala, irakaskuntzarenean ere ez dugu beti heziketa eta prestakuntza bereziturik jaso izan, irakaskuntzaren alderdi akademikoa komunikazio eraginkorraren enbor emankorragoan txertatzen ikasteko.
Alde batetik, eduki akademikoen espezializazioa bera dago. Bestetik, ikasleengan ikus-entzunezko edukien kontsumoak eta teknologia digital berrien erabilpenak sortu dituen pertzepzio-gaitasunen eta ikasketa-prozesuen aldaketa. Erabilpen eta komunikazio-arlo gehienetan, ibilian gabiltzala ari gara lantzen euskaldunok gure hizkuntzaren normalkuntza. Norberaren hizkuntza-gaitasunak baldintzapen propioa ezartzen dio irakasle-lana ere komunikazio-gaitasun egoki eta eraginkor baten zerbitzura jartzeko nahiari eta ahaleginari.
Helburu nagusiok aintzakotzat, aurrez bi alditan eman eta jasotako ikastaroen osagarri izan nahi du oraingo honek. Aurreko ikastaroan, azalpen teorikoetan eta ariketa praktikoetan komunikazio-gaitasunaz emandako ikuspegi holistikotik abiatuta, jendaurreko komunikazioaren alderdi praktikoetan gehiago sakontzeko aukera, irakasle bakoitzaren jarduna oinarri hartuta.
Euskadi Irratiko Jakinminez irratsaioko arduraduna eta aurkezlea. Komunikazio ikastaro eta masterretan esperientziaduna 2005az geroztik.
Unibertsitate-irakasle euskaldunak, aurreko ikastaldia egin izana lehenetsiz.
Eskaerak egiteko deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da. Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:
Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.)
Informazioa gehiago eta dokumentazioa: hemen
Eskaerak aurkezteko epea 2012ko azaroaren 27an ireki eta abenduaren 12an itxiko da.
Abenduaren 14an interesdunei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie ikastaroan onartu dituzten ala ez.