Irakasleen formakuntza :: Komunikazioa, Pedagogia

293 Haurrentzako masajea: laztanen onurak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko urriaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko urriaren 13a

Ikastaro hau astearte eta asteazkenetan (urriak 13, 14, 20, 21, 27, 28 eta azaroak 3, 4) izango da.

Ukimena, irria, hitza, begirada eta jolasa erabiliz, haurrarekin eta bere emozioekin komunikatzen ikasteko aukera ematen du ikastaro honek.

Irakaslea

Helburuak

  • Ahozko komunikazio eta ez ahozko komunikazioaren bideak ezagutu eta ikaskuntza berriak garatu.
  • Entzute pertsonala eta entzuteko dugun prestutasuna garatu
  • Haurraren garapen integrala eta armonikoan laguntzeko, masajera hurbildu umea ezagutzeko, ulertzeko eta umearekin komunikatzeko bide bezala hartuz.
  • Haur masajearen teknikak ezagutu (hindua, suediarra, hankeko erreflexologia, yogako ariketak...)
  • Haur eta haur handiagoen masajean lagungarri diren abestiak,ipuinak, olerkiak ezagutu.
  • Haurraren etapa ezberdinetan masajea nola egokitzen den ezagutu.

Edukiak

Haur masajea atxikimendu eraketan mesedegarri:

  • Haur masajearen onurak
  • Nola, non,noiz, zer behar dugu eskolan masajea emateko.
  • Haur masajearen teknika, maitasunezko kontaktuaren filosofia bezala.
  • Masajea eskolan egiteko abestiak, ipuinak, txontxongiloak,margoak...
  • Masajearen garapena etapa ezberdinetan.

Metodologia

  • Haurtzaroan “entzuketa” laguntzeko estrategia ezberdinen aurkikuntza
  • Panpinarekin praktikak eginez masaje teknikaren jarraipena
  • Gorputza erabiliz parte-hartze pertsonala, masajeraen ikaskuntzarako.
  • Haurraren garapen armonikoan laguntzeko, helduaren eskuhartzeari buruz komunikazioa eta hausnarketa.

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei.

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Oharrak

Hezitzaileek ekarri beharrekoak:

  • esterilla
  • panpina
  • arropa erosoa

 

Urriak 14ko saioa bertan behera. Ondorengo saioak luzeagoak izango dira.

Babesleak

  • ez dago