Irakasleen formakuntza :: Basogintza, Biologia eta Natur Zientziak
Basoak ez du ezer ezkutatzen, nahiz eta guri sekretuak dituela iruditu. Begiratzen ikasi behar da, besterik ez. Basoak hortxe du guztia, gure begien aurrean. Oraina eta iragana ikusten zaizkio; etorkizuna igarri ahal zaio. Gizakiak basoa nola ustiatu zuen erakusten digu; norekin –animalia, landare, onddo- bizi den esaten digu; klimak, kutsadurak, ustiaketak eta abarrek nola eragiten dioten salatzen digu; dagoen tokia zergatik aukeratu duen xuxurlatzen digu; alegia, sekretuak airean dituen inguru gozagarriak dira basoak. Eta ikastaroan ikasiko dugu begiratzen, modu hotz batez –neurketak eginez, adibidez- zein modu epelago batez, subjektibotasuna erabiliz. Ekosistemak, jasangarritasuna, metodo zientifikoa eta horrelako hitz potoloak modu jostagarrian ikusiko eta ikasiko ditugu, taldeko lana bultzatuko duten talde dinamikak erabilita. Ikasleekin basoa ikertzeko behar dituzun joko eta trikimailu guztiak erakutsiko dizkizugu, zatoz.
Aurrez aurreko saioak irailak 18, 20, 22 eta urriak 2, 4, 6 izango dira. Astearte eta ostegunetan 17:30-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:00
Biologian doktorea, EHUko irakaslea. Ikerlaria: ibaien funtzionamendu ekologikoa eta errestaurazioa, baita ingurumen hezkuntza eta haren didaktikan ere. UEUkidea.
Biologian litzentziatua, ekosistemak espezialitatean. UEUkidea.
Magisteritzan diplomatua eta Biologian lizentziatua, ekosistemak espezialitatean. Baso jabeen elkartean lanean. UEUkidea.
Alderdi teorikoak eta alderdi praktikoak; erabiliko diren baliabide didaktikoak: aipatu bezala metodologia partehartzailea izango da. Fase presentzialak (I) atal teoriko-praktikoa izango du. Teoria lantzeko Power pointa baliatuko dugu eta baita guk egindako apunteak ere; google.docs, doodle.com eta dropbox tresnak erabiliko ditugu, baita erakunde batzuen GIS korporatiboak ere. Ikasleei landutakoa garatzeko informazioa osagarri emango zaie, euskarri digitalean. Arlo praktikoa lantzeko guk asmatutako joko didaktikoak erabiliko ditugu, laborategian esperimentazioa burutuko dugu, eta basora irteerak egingo ditugu. Zenbait gai lantzeko guk mendian hartutako laginak erabiliko ditugu.
Ikaskuntza kooperatiboa jarriko dugu martxan eta taldeka egingo dugu lan (horregatik dira garrantzitsuak guretzat, baliabide digitalak). Talde dinamikak landuko ditugu, eta horien bitartez baso bat karakterizatu beharko dute. Horretarako, kooperatibismoaz gain, konstruktibismoa, talde-lana eta teknologia berriak erabili beharko dituzte ikasleek.
Hezkuntza Saileko irakasleak. Bereziki LH eta DBH 1 eta 2
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
17:30-20:00 |
767 Basoen sekretuak ikertuz |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
17:30-20:00 |
767 Basoen sekretuak ikertuz |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
767 Basoen sekretuak ikertuz |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
17:30-20:00 |
767 Basoen sekretuak ikertuz |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
17:30-20:00 |
767 Basoen sekretuak ikertuz |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
767 Basoen sekretuak ikertuz |
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila