Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza
Ahozko tradizioaren transmisioaren garrantzia du proiektu honek oinarri. Abestiak eta musika ikasteko tresna garrantzitsuak dira; kontzentrazioa, adi egoteko gaitasuna, ahoskera... lantzeko, besteak beste.
Aurrez aurreko saioen datak: martxoak 17, apirilak 14 eta maiatzak 26
Kantuen bitartez haurraren identitate eta autonomia pertsonalaren inguruko helburuak landuko dira, besteak beste, gorputza eta norberaren identitatea, eta jokoa eta mugimendua.
Bestalde, ingurune fisikoa eta gizarte inguruneari dagozkion helburuak ere bereziki landuko dira kantuen bitartez, eta, nola ez, ingurune naturalari buruzkoak.
Halaber, umearen irudimena eta komunikazioa gaitasuna garatzea ere helburua izango ditu ikastaro honek.
Proiektu honen bitartez haurreskoletako hezitzaileek inguruko ahozko tradizioaren garrantziaz hausnarketa egingo dute, inguruan duten materiala jaso beharko dute (aiton-amonengandik, auzoan...) eta ondoren material horren kudeaketa egin beharko dute. Hau da, musikak umearengan duen eragina aztertu beharko dute. Egoera bakoitzean lortu nahi denaren arabera, umearen ongizatea, lasaitasuna... abesti egokiak aukeratzen ikasiko dute.
Musika edo kanta, jakinduria transmititzeko tresna unibertsal eta garrantzitsuenetakoa
Herriaren folklorea umearen garapenean
Folklorea umeari gizartearen nondik norakoak ulertzen laguntzeko bitarteko
Belaunaldien arteko ahozko tradizioaren transmisioa eten egin da neurri handi batean, eta, batez ere, hizkuntza gutxituen kasuan oinarrizkoa da transmisio hori umearen hizkuntzaren garapenean
Hasierako kantuekin lehen fonemak ahoskatzen, eta haiekin lehen estimulu psikomotorrak jasotzen
Haurra gizarte bateko partaide sentiaraztea kantuaren bidez
Musika eta literaturaren arteko lotura: ahozko literaturaren garrantzia
Besteekiko tolerantzia eta gainontzekoei entzuteko gaitasuna
Aditasuna, kontzentrazioa, memoria, sentsibilitatea...
Abestiak eta momentuak aukeratzea
Musika umeak lasaitzeko tresna
Proiektuaren lanketak ordu biko hiru aurrez-aurreko mintegi edo saio izango ditu. Saiotik saiora irakasleak oinarri teoriko bat eman ondoren, hurrengo saiorako egin beharreko lana bidaliko die hezitzaileei. Saiotik saiora, beraz, dokumentazioa biltzen eta honi buruzko hausnarketa egiten joan beharko dira hezitzaileak. Horrela, pausuz pausu azken dokumentua osatzen joango dira hezitzaileak.
Ondorengo haurreskoletako hezitzaileei:
Haurreskolen Partzuergoa: 943821759