Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia
Aurrez-aurreko saioak: urtarrilak 11, otsailak 8 eta martxoak 15
Ipuinek aukera handiak ematen dizkigute haurreskolan, ipuinen bitartez hamaika kontu landu ditzakegu. Proiektuarekin umearen garapenean eragin ditzakeen onurak identifikatu, eta, ondorioz, arlo honetan hobekuntzak egiteko dokumentu bat sortzea izango da lortu nahi den oinarrizko helburua. Dokumentua denon arteko hausnarketa eta lanaren ondorioa izango da.
Haur Hezkuntzan diplomatua da. Horrez gain, begiralea, ipuin kontalaria eta naturopata da.
Literaturak haurrengan dituen onurak ezagutzea
Ipuin kontakizunetarako beharrezkoak diren baliabideez jabetzea
Ipuinen munduarekiko sentsibilitatea sustatzea eta plazerarekin transmititzea
Eskolaren eta familiaren artean ipuin-zubiak eraikitzea
0-2 adin tartearen garapenaren ezaugarriak
Literaturen balio haurrengan, familiengan eta hezitzaileengan
Ipuinak, olerkiak, esku-ipuinak,dramatizazioak…
Ipuinen balio 0-2 adin tartean
Ipuinak eta hizkuntzaren transmisioa
Keinutik-ahozkora-idatzira
Nola egin kontatuko den ipuinaren edo ipuina kontatzerakoan erabiliko den beste edozein materialaren aukeraketa, beti ere garapen garaia, taldearen beharrak…kontutan izanda
Ipuinak kontatzeko kontutan izan beharreko koordenadak
Nola sistemizatu literatura haur eskoletako egunerokotasunean
Gelan liburutegi bat eratzeko irizpideak
Baliabideak: haur literaturari buruzko aldizkariak, web guneak...
On-line saioak eta aurrez aurreko saioak tartekatuko dira.
Denboraren antolaketa: 3 aurrez aurreko saiok egituratuko dute mintegiaren gorputza. Saioak ordu bikoak izango dira. Talde bakoitzak 9 aste izango ditu gaia landu eta azkeneko dokumentua prest izateko. Aurrez aurreko saioetan egingo duten lanaz gain, gainontzekoa on-line izango da, horretarako moodle plataforma erabiliko da, bertan, dokumentuak konpartitu, foroak eta txatak erabili, ariketak egin eta wiki bat izango dute, azken dokumentua lortu ahal izateko.
Bestalde, hezitzaileek, gutxienez, proposatutako ekintzen % 80a egin eta aurrez aurreko saioen % 80an parte hartu beharko dute. Irakaslearen ardura izango da, hau guztia kontrolatzea.
Ondorengo haurreskoletako hezitzaileei zuzenduta:
Haurreskolen Partzuergoa: 943821759