Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Osasuna
Ikastaroaren aurrez-aurreko saioak: urtarrilak 10, 13, 17, 24, 27 eta otsailak 3
Ukimena, irria, hitza, begirada eta jolasa erabiliz, haurrarekin eta bere emozioekin komunikatzen ikasteko aukera ematen du ikastaro honek.
Haurraren identitate eta autonomia pertsonalaren inguruko helburuak landuko dira, eta hauetan trebatuko dira hezitzaileak, batez ere. Haur masajea ikastaroak, besteak beste, umearen gorputza eta identitatea garatzearekin, eta osasuna eta ongizatearekin izango du lotura zuzenena.
Helburu zehatzak:
Umeak bere garapen psikologiko, fisiologiko eta emozionala era osasuntsuan gara dezan ukimena, begirada eta ahotsaren garrantziaz jabetzea
Ahozko eta ez ahozko komunikazioaren bideak ezagutu eta ikaskuntza berriak garatzea
Entzute pertsonala eta entzuteko dugun prestutasuna garatzea
Masajea, haurraren garapen integral eta armonikoan laguntzeko, hau da, masajea umea ezagutzeko, ulertzeko eta umearekin komunikatzeko tresna moduan barneratzea
Haur masajearen teknikak ezagutu (hindua, suediarra, hanketako erreflexologia, yogako ariketak...) eta erabiltzeko gaitasunak eskuratzea
Haur masajean lagungarri diren abestiak, ipuinak eta olerkiak ezagutzea
Haurraren garapen etapa bakoitzera masajea nola egokitzen den ezagutzea
Haur masajearen historia, helburuak eta onurak
Haurreskolan masajea emateko baldintzak: nola, non, noiz, zer behar da...
Haur masajearen oinarrizko teknikak, maitasunezko kontaktuaren filosofia bezala 0-2 urterako
Masajea eskolan egiteko abestiak, ipuinak, txotxongiloak, margoak, jolasak...
Masajearen garapena etapaka (0-2 urte) eta egoeraren arabera
Masajeak atxikimendu eta ziurtasun sentimendurako laguntzaile
Haurren seinaleen behaketa. Negarra
Lehenengo harremanen garrantzia
Haurrak ukitu, entzun eta begiratzearen garrantzia
20 orduko ikastaroa izango da. 15 ordu aurrez-aurrekoak izango dira eta 5 ordu bakoitzaren lanketarako.
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.
Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei
Haurreskolen Partzuergoa: 943821759
Data aldaketak: aurrez aurreko saioetan zenbat data aldaketa egon dira. Honela geratzen da egutegia: urtarrilak 10, 13, 17, otsailak 3, 7