Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

062 Lehen Hezkuntzan ahozko hizkuntza landu ipuin, abesti, bertso eta jolasen bidez.

  • Hasiera-data: 2023(e)ko urtarrilaren 10a
  • Amaiera-data: 2023(e)ko otsailaren 28a
  • Tokia: Bilbo - Luis Briñas BHI
  • Nola heldu: https://labur.eus/LuisBrinasBHI
  • Ordutegia: Astearteak. 17:15-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2022ko irailaren 16tik 30era, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Ikastaroaren datak:

  • Urtarrilak 10, 17, 24 eta 31 (17:15-20:30)
  • Otsailak 7, 14, 21 eta 28 (17:30-20:30)

Ezagutzak banatu eta isolatu beharrean, uztarturik, erlazioan eta testuinguru errealetan ikasteak dituen abantaila eta onurekin kontziente da Heziberri 2020. Hori kontuan hartuta dator ikastaro hau.

Komunikatzen jakitea, adierazten jakitea ez da soilik Askotan haur literatura lanketa konkretuak egiteko baliatzen dugu Haur Hezkuntzan. Horrek HLak duen indar guztia ez aprobetxatzea ekarri daiteke berau mugatuz. Haur Literaturak, ertz desberdinak kilikatzen ditu (hizkuntza, arlo kognitiboa, arlo emozionala, balio kulturalak…) eta berau baliatuta eta disfrutatuta zeharkako konpetentzien (ikasten ikastea, autonomia…) bereganatzea aukera paregabea da. Hori gertatu dadin hezitzaileak sortu beharreko testuinguru esanguratsuak sortzeko gaitasunak bereganatzera eta hezkuntza-praktika hobetzera dator ikastaro hau.

​Betiere gelako eguneroko dinamikan baliagarriak diren proposamenekin eta erabat esanguratsuak diren ikaspen eta proposamenekin. Ondoren, beraiek ere esanguratsua izan den hori, esanguratsu bihurtzeko beraien eguneroko hezkuntza-praktikan.

Irakaslea

Helburuak

  • Ahozko komunikazioa eguneroko ohiko praktikarekin uztartzeko aukerak ezagutzea.
  • Haur Literatura (idatzizkoa eta ahozko tradizioa) ezagutzea.
  • Kalitatezko bibliografia ezagutzea.
  • Aho-korapilo, asmakizun, olerki, ipuin, kantuen… errepertorioa aberastea.
  • Ahozkoa ardatz duten askotariko praktikak ezagutzea.
  • Praktika arrakastatsuak diseinatzeko eta sortzeko gaitasuna garatzea.
  • Ahozko tradizioa eta idatzizko literaturaren arteko zubiak egitea.
  • Ahozko adierazpena hobetzeko jolas literarioak ezagutzea.
  • Ahozko adierazpena lantzeko askotariko praktikak ezagutzea.
  • Askotariko haurren ezaugarriak kontuan hartuz, beraientzat egokiak diren praktikak ezagutzea.
  • Lan honetarako erabat baliagarria den kalitatezko bibliografia ezagutzea.
  • Ahozko adierazpenak ikastetxeko eguneroko praktika osoa zeharkatzeko begirada zorroztea.

 

Edukiak

  • ​ Ahozko komunikazioa
  • ​ Hizkuntza (euskara) arrotza denean, zer egin?
  • Hizkuntza ezaugarriak bereganatzeko praktika onak: azentua, tonua, ahoskatzea, hiztegia…
  • Ipuinak kontatzeko teknikak
  • Balorazio irizpide estrategiak
  • Jolasak eta kantak gelan lantzeko teknikak eta baliabideak
  • Olerkiak, asmakizunak, kantak, aho-korapiloak…
  • Ikasleek ipuinak sortzeko baliabideak
  • Gainontzeko ezagutzekin uztartzeko ariketak
  • Landutakoa, ikasitakoa, probatutakoa… kontuan hartuz, norbere eguneroko praktikarako proiektu bat diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea.

Metodologia

Ikastaroa presentziala, aurrez aurrkoa izango da, parte-hartzailea, talde lanean bultzatutakoa eta praktikan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntzako irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, HEZIGUNEAatarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila