Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

057 Idazketa tailerra, Lehen Hezkuntzan idazmen sortzailea lantzeko gakoak

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urriaren 3a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko urriaren 31a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2022ko maiatzaren 20tik ekainaren 3ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Lehen Hezkuntzako curriculumean gaitasun komunikatiboaren garrantzia berresten da; eta bestetik, hainbat adituk diotenez, Lehen Hezkuntzan sormena, literatura eta idazketa sortzailea lantzea erabat garrantzitsua da. Beraz, hezkuntza formalak bide horretan izan dezakeen pisua eta papera ezin albora dezakegu. Hala bada, Lehen Hezkuntzako irakasleek gisa honetako prestakuntza jasotzeak eragin nabarmena izango du ikasleekiko erakutsi daitekeen jarreran eta arlo honetan sustatu daitezkeen egitasmoen kalitatean ere bai.

Ikastaro honetan idazketa literarioaren teknikak ezagutuko dira eta sormenezko adierazpideez jabetzeko oinarriak jarriko dira. Aldi berean, zeharka testuen interpretazio kritikoa ere jorratuko da. Jakin badakigu, idazte ariketa batek irudimena ez ezik, zentzumen guztiak erne izatea eskatzen duela, eta noski, baita praktika eta ekinaren ekinez trebetasunak eskuratzen joateko pazientzia ere.

Guzti hori lortze aldera, idazketa tailerra izango da ikastaroaren ardatz nagusia, metodologikoki zein didaktikoki, gaitasun komunikatiboaren eta sormenaren oinarria diren neurrian. Finean, idazle izatera bultzatzeaz gain, irakurle eta entzule gisa aritzeko aukera ematen dute tailer literarioek, eta aukera hori probestera dator ikastaro hau.

Irakaslea

  • Oihana Iguaran Barandiaran

    Komunikazio zientzietan Masterra. UPV/EHUko doktoregai. Literatur sortzaile.

Helburuak

  • Ikasleak idaztera animatzeko eta idatziz gozatzeko teknikak eta estrategiak ezagutzea.
  • Idazketa-tailerraren oinarrizko ezaugarriak eta bertan landu daitezkeen ariketa desberdinak ezagutzea.
  • Idazmenaren bidez ikasleen sormena aktibatzeko idazketa-tailerrak eskaintzen dituen aukerak ezagutzea.
  • Idazketaren alde sortzailea lantzeko baliabideak eskaintzea.
  • Sormen prozesuaren aurrean sortzen den blokeoari aurre egiteko bideak eta mekanismoak ezagutzea.

 

Edukiak

  • ​Zeri esaten diogu Literatura?
  • Literatur-generoak
  • Idazmenaren indarra eta onurak
  • Narraziogintza, narrazioaren eraikuntza
  • Pentsamendu narratzailea eta pentsamendu sortzailea
  • Idazmen sortzailea
  • Blokeoari aurre egiteko mekanismoak
  • Idazketa tailerra: ezaugarri orokorrak
  • Idazketa tailer baterako aholkuak eta ereduak
  • Idazketa tailerra Lehen Hezkuntzan

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da

1. Astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 6,25 ordu.

2. Astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 6,25 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira, 6,25 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 6,25 ordu.

5. Astea: Bosgarren gaia landuko da (proiektuaren diseinua eta proiektuaren aurkezpena eta partekatzea). Guztira, 5 ordu.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntzako irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, HEZIGUNEAatarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila