Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia

041 Irakurketa lantzeko estrategiak eta baliabideak Bigarren Hezkuntzan

  • Hasiera-data: 2023(e)ko urtarrilaren 9a
  • Amaiera-data: 2023(e)ko otsailaren 27a
  • Tokia: Donostia - Euskaltzaindia. Luis Villasante Ikergunea (Tolare baserria)
  • Nola heldu: https://labur.eus/Tolare
  • Ordutegia: Astelehenak. 17:30-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2022ko irailaren 16tik 30era, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Ikastaro honen bidez irakasleek literaturaren balio pragmatikoa barneratzea lortu nahi da: besteren artean, izaten ikasteko konpetentzia lantzeko literatura egokitzat jotzen da hemen, testu literarioak berezkoa duen berezko mundu baten eraikuntzak ikaslearena berarena identifikatzen laguntzeko. Testu literarioko mundua identifikatzeko estrategia garatzean, subjektuaren deseraikitze prozesu baten bidez norberaren mundua auto-erregulatzeko (Colomer, 2009) gaitasuna garatzea posible delako tesia aintzat hartzen baita. Aldi berean, literatura ikaslearen barne-prozesu huts gisa hartu beharrean, ikasgelara eramatea eta ikaslearengandik kanporanzko prozesu bat bultzatzea: literatura norberaren kabutatik elkarreraginerako piezatzat bultzatuz.

Profil profesionalari ekarriko diona: hizkuntza irakaskuntzarako baliabide gisa onartzea; hizkuntza ikaslearen beharretara eta testuinguruaren eskakizunetara egokitzeko gaitasuna garatzea; literatura mundua ulertzeko tresnatzat hartzea.

Irakaslea

  • Aiora Sampedro Alegria

    Salamancako Unibertsitateko Euskal Filologia Saileko irakaslea. Euskal literatura garaikidearen azterketan nahiz haren irakaskuntzaren berrikuntzan oinarritzen da bere ikerketa lana.

Helburuak

1. Ikasleak testu literariora hurbiltzeko metodologia eta teoriak ezagutzea.

2. Testuen ulermena hobetzeko ariketak diseinatzen trebatzea.

3. Irakurketa izaten ikasteko konpetentzia garatzeko tresna gisa.

4. IKTak irakaskuntzan baliatzeko gaitasuna garatzea.

5. Ikasle bakoitzak, bere irakasgaiko testu literarioak balioan jartzea.

Edukiak

1. Irakurketa prozesu autonomo, aktibo eta kontziente gisa.

2. Literaturaren irakaskuntza-ikaskuntza metodologietarako hurbilketa.

3. Literatur-testuen arrakastaren inguruan eta horretarako arrazoien inguruan hausnartzea.

4. Irakurketa bultzatzeko metodologiak: ibilbide-literarioak.

5. Literaturaren instrumentalizazio aukerak:

  • IKTen erabilera gelan: literatura Interneteko mikro-testu gisa
  • Irakurketa balioetan hezteko tresna gisa.

Metodologia

Ikastaroa presentziala, aurrez aurrkoa izango da, parte-hartzailea, talde lanean bultzatutakoa eta praktikan oinarritutakoa izango da.

1. Astea1. Gaia: Irakurketa prozesu kontziente eta aktiboa. Irakasleak gidatutako eskola teorikoa.1. Gaia: Irakurketa prozesu kontziente eta aktiboa. Irakasleak gidatuta eduki teoriko batzuk irakurtzea / ikustea eta haiei buruz hausnartzea.

2. Astea2. Gaia: Haur eta gazte literatura eta ni-aren eraikuntza. Irakasleak gidatutako eskola teorikoa.2. Gaia: Haur eta gazte literatura eta haien arrakasta. Irakasleak gidatuta eduki batzuk irakurtzea / ikustea eta haiez hausnartzea.3. Astea3. Gaia: Ikasleak literaturara hurbiltzearen inguruko teoria desberdinak. Irakasleak gidatutako eskola teorikoa.3. Gaia: 1. eta 2. gaien inguruko hausnarketak gainerako ikasleekin eta irakaslearekin eztabaidatzea.3. GaiaA: Ikasleak literaturara hurbiltzeko metodologia desberdinak. .4. Astea3. Gaia: Aurkeztutako metodologia bat aukeratzea eta haren inguruan irakasleak gidatuta bibliografiarako gerturapena egitea.3. Gaia: Irakasleak metodologia horietarako proposatutako kasu-praktiko bat lantzea: balioetan hezteko kanon literario bat sortzearen inguruko hausnarketa.5. Astea3. Gaia: Irakasleak metodologia horietarako proposatutako kasu-praktiko bat lantzea: balioetan hezteko kanon literario bat sortzearen inguruko hausnarketa.3. Gaia: Aurreko astean proposatutako kasu-praktikoaren inguruko irakaslearen azalpena. Ibilbide-literario bat sortzerakoan sortutako zalantzak: ikasleen interesak vs. aukera posible errealak.6. Astea3. Gaia: Gaiari lotutako irakurketa kritikoa: ibilbide-literarioen baliagarritasuna.3. Gaia: Irakurketa kritiko baten inguruko eztabaida-foroa.

7. Astea4. Gaia: IKTak irakurketa bultzatzeko tresna: mikro-testuei inguruko jarduera osatzea.8. AsteaAmaierako lanaren aurkezpena

Nori zuzendua

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, HEZIGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila