Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia

059 Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan

  • Hasiera-data: 2022(e)ko azaroaren 2a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko abenduaren 16a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2022ko irailaren 16tik 30era, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Ezagutzak banatu eta isolatu beharrean, uztarturik, erlazioan eta testuinguru errealetan ikasteak dituen abantaila eta onurekin kontziente da Heziberri 2020. Hori kontuan hartuta dator ikastaro hau.

Askotan irakurmena zatika aztertzen dugu eta horrek zailtasunak sortzen dizkigu. Ulermenezko irakurketa gertatzeko ezinbestean kontuan hartu beharreko hari desberdinak (hizkuntza, arlo kognitiboa, arlo emozionala…) eta berau eskuratzeko zeharkako konpetentzien (ikasten ikastea, autonomia…) bereganatzea, kontuan hartu, erlazioan jarri eta hezkuntza-praktika hobetzen laguntzera dator ikastaro hau.

Betiere ikasgelako eguneroko dinamikan baliagarriak diren proposamenekin eta erabat esanguratsuak diren ikaspen eta proposamenekin.

Irakaslea

Helburuak

  • Irakurketa prozesuaren ezaugarriak ezagutzea eta aztertzea.
  • Irakurmena lantzeko oztopoei aurre egiteko gakoak topatzea.
  • Ikasleek ikasten ikastea konpetentzia bereganatzea.
  • Irakurketa ikasgelan lantzeko baliabideak eskuratzea.
  • Askotariko praktika arrakastatsuak ezagutzea.
  • Irakurketa ikasgelan ebaluatzeko oinarrizko irizpide arrakastatsuak ezagutzea.
  • Askotariko ikasleen ezaugarriak kontuan hartuz, beraien irakurketa prozesuan laguntzeko estrategiak bereganatzea.
  • Lan honetarako erabat baliagarria den kalitatezko bibliografia ezagutzea.
  • Ikastetxeko irakurketa plana hobetzeko irizpideak jasotzea.

Edukiak

  • Irakurketa prozeasuren ezaugarriak
  • Baliabideak eta praktika arrakastatsuak
  • Irakurketa garatzeko estrategiak
  • Balorazio irizpide estrategiak
  • Ikastetxeko irakurketa plana
  • Kalitatezko literatura
  • Bibliografiak sortzeko irizpideak

 

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Sarrera eta Lehenengo gaia landuko dira on line. Guztira, 5 ordu

2. Astea: Bigarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

5. Astea: Bosgarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.

6. Astea: Seigarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntzako irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, HEZIGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila