Irakasleen formakuntza :: Kirolak, Hezkuntza, Pedagogia

190 Dantzak, gorputz adierazpeneko baliabideak Gorputz Hezkuntzan

  • Hasiera-data: 2022(e)ko azaroaren 2a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko abenduaren 21a
  • Tokia: Gasteiz - Armentia ikastola
  • Nola heldu: https://labur.eus/U9xLs
  • Ordutegia: Asteazkenak eta larunbatak. 17:30-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2022ko irailaren 16tik 30era, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Ikastaroaren datak:

  • Azaroak 5, 26 (09:00-14:00)
  • Azaroak 9, 16, 30, abenduak 14, 21 (17:30-20:30)

Gure proposamena mugimendu adierazkorrean oinarritzen da, bertan gorputz-adierazpena eta gorputz-adierazpeneko baliabideak modu zabalean jasotzen dira. Izan ere, gure proposamenean gorputz-adierazpenak, dantzaz gain, bestelako jarduera hauek ere biltzen ditu: mugimendu askea, mugimendu adierazkorra eta sortzailea, antzezlan laburrak, imitazioak, talde kohesiorako jolasak, inprobisazioak, margo-zapi-mozorro bidezko adierazpena eta erlaxazio eta meditazio ariketak.

Covid-aren ondorengo egoera honetan, gure ume eta nerabeen beharrizanak aldatu egin dira eta horrek beraien ongizatean eragin zuzena izan du, antsietatea, bakardadea eta depresio egoerak sortuz. Hori dela-eta, ongizatea eta osasuna erregulatzeko asmoz eta gorputza ardatz hartuta, hori lantzeko beharrizana ikusten dugu. Gure ikasleen ongizatea zenbat eta hobea izan, ikastetxe barruko elkarbizitza osasuntsuagoa izango dela uste dugu.

Gure oinarrizko konpetentzia motorra da, eta zeharkako konpetentzien artean honakoak nabarmentzen ditugu:

1. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako konpetentzia.

2. Gorputzak dakarren informazioa interpretatzeko eta jabetzeko konpetentzia.

3. Elkarbizitzarako konpetentzia: norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak modu asertiboan adieraztea eta, era berean, besteren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontuan hartzea. Lankidetzan aritzea eta aniztasunari leku egitea.

4. Ideiak eta proiektuak sortzea eta/edo nork bere gain hartzea.

5. Ikaslearen autoerrealizaziorako bidea egitea bere izaera guztietan: izaera emozionala, intelektuala, motorra. Norberaren autoerregulazio prozesua garatzea.

Irakasleak

  • Naia Gil Bilbao

    Psikologo sanitarioa. Psikotrauman eta terapia psikokorporalean espezializatua. Kontsulta pribatuan lanean.

  • Begoña Juaristi Egiraun

    Gizarte Lanean diplomatua. Taldean eta banakako saoietan terapeuta psikokorporala.

  • Irene Zubizarreta Balboa

    Euskal Filologian lizentziatua. Eusko Jaurlaritzako langilea. Itzultzaile-interpretea. Bilbon, Crisalida zentroan, mugimendu-adierazkorreko talde bateko gidaria.

     

Helburuak

Helburu orokorrak:

  • Heziketa Fisikoko irakasleak gorputz adierazpenerako trebatzea, dantza ezberdinen aukerak ezagutuz beren baliabide motorren bilduma osatzeko
  •  Dantza jarduera berri, motibagarri eta gozagarriak ikastea eta trebatzea ikasleen konpetentzia motorra aberazteko.
  • Gure kultura eta beste kulturen dantzen aukerak ezagutzea eta erabiltzea ikasleen gorputzaren bidezko komunikazioa errazteko.

Helburu espezifikoak:

  • Hainbat eratako musikak erabiliz, mugimendu adierazkorra lantzea; mugimendu askeak sortzea eta imitaziozkoak jarraitzea.
  • Arreta gorputzera eramatea. Arnasketari arreta jartzea.
  • Gorputza mugitzeko aukera berriak ezagutzea.
  • Gorputzaren bidez emozioez jabetzea eta horiek adieraztea. Adierazitako hori taldearekin partekatzea.
  • Talde kohesiorako jolasak eta dinamikak egitea, eta osatzea.
  • Gorputz-adierazpeneko baliabideen bidez ongizatea berreskuratzea.
  • Ahotsa lantzea: adierazteko eta gure barrualdearekin lotzeko bidea.
  • Erlaxazio eta meditazio teknikak lantzea.
  • Gorputzaren adimen desberdinak integratzea: adimen motorra, emozionala eta intelektual

Edukiak

  • Taldea sortzeko baliabideak: zirkuloa. Zirkuloa zertarako.
  • Taldekide izatearen garrantzia.
  • Burutik gorputzerako bidaia.
  • Arnasa eta arreta.
  • Gorputzean espazio berriak egiten. Imitazioa, errepetizioa.
  • Yogako asanak eta bikotekako luzaketak.
  • Erlaxazio-teknikak.
  • Erritmoa eta melodia mugimenduaren bidez.
  • Norbere erritmoa, zirkuloa osatzen duten kideen erritmoak.
  • Gorputzaren plastika.
  • Gorputz-adierazpena.
  • Ahotsa gorputzaren adierazpide gisa.
  • Sormena gorputzaren eta mugimenduaren bitartez.
  • Mugimendu adierazkorraren baliabideak: Gorputza arindu, gorputza piztu, adierazi.
  • Proiektua. Lan pertsonala.

Metodologia

Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu

 

 

 

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntzako irakasleak: Heziketa Fisikoa, Lehen Hezkuntzako irakasleak: Musika, DBH 1 eta 2:  Heziketa Fisikoa, DBH 1 eta 2:  Musika, DBH 3 eta 4 eta Batxillergoa:  Heziketa Fisikoa, DBH 3 eta 4 eta Batxillergoa:  Musika

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, HEZIGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila