Irakasleen formakuntza :: Kirolak, Hezkuntza, Pedagogia
Matrikulazio epea: 2022ko maiatzaren 20tik ekainaren 3ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian
Ikastaroaren datak:
Ikastaroa, irakasleek beraien gorputz hezkuntzako saioetan kirol orientazioa gauzatzeko erramintak emateko prestatuta dago. Ikastaroaren bukaeran, irakaslea gai izango da: (beti ere gure kontestuaren barruan)
-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko.
-Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa).
-Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta, beharrezkoa baldin bada, haiek doitzea.
-Hitzezko eta hitzik gabeko hizkuntza eta hizkuntza digitala autorregulatzea.
-Nork bere erabakiak modu autonomoan hartzea eta nork bere gain hartzea norberaren erabakien eta betebeharren ardura.
-Jokabide motor autonomorako gaitasun eta trebetasun fisikoak lantzea, eta horretarako, ohikotasunez egitea, banaka nahiz taldean, jarduera fisikoak, ludikoak eta kirola, ongizate pertsonala eta soziala bermatzeko.
Ikastaroan emandako erramintak, kirol orientazioko unitate didaktiko bat sortzera bideratuak egongo dira. Ikastetxeetako errealitatea ezagutuz, saioak ikastetxeko eremuan garatzeko pentsatuta egongo dira, baina baita aukerak eskeiniko dira natura ingurunean praktikan jartzeko.
Ikastaroaren edukiak, curriculumarekin bat eginez DBH-ko lau mailetan aplikatzea posible izango litzateke.
Jarduera Fisikoa eta Kirol Zientzietan Graduatua. Bigarren hezkuntzako irakaslea. EMF-ko teknifikazio taldeko kirolari ohia.
*EMF: Euskal Mendizale Federazioa
Ikastaroa presentzial motakoa izango da. Alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu.
1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.
2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.
3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.
4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.
5. astea: Bosgarren Gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.
6. astea: Seigarren Gaia (proiektua) landuko da. Guztira, 5 ordu.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila