Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Komunikazio zientziak, Pedagogia

177 Ikastetxeko bateko komunikazio plana

  • Hasiera-data: 2022(e)ko azaroaren 2a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko abenduaren 16a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2022ko irailaren 16tik 30era, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Ikastaro honen xedea ikastetxe batentzat komunikazio-plan bat nola egin ikastea da. Horretarako, komunikazio arloko hainbat eduki barneratuko ditu ikasleak. Besteak beste, marka kontzeptua edota sare-sozialen garrantzia. Eduki horiek landu gabe ezingo baita komunikazio plan eraginkor bat egin. Horretaz gain, ikasleak komunikazio plan bat osatuko du ikastaroaren amaieran, eta horrekin batera memoria bat; ikastaroan landu den guztia bilduz.

Ikastaroa parte hartzailea eta aktiboa izango da, ikaslearen hausnarketa gaitasuna baloratuz. Gainera, landuko diren adibideen bidez hainbat gai landuko dira: inklusioa, genero ikuspuntua edota komunitatearen garrantzia.

Ikastetxeek edota irakasleek ikastaro hau eginez gero, komunikazioan beharrezko formakuntza jasoko dute sare-sozialetan eta sarean komunikazio plan digital bat osatzeko.

Irakaslea

  • Eider Urcola Eceiza

    Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua. Doktore tesia burutzen EHUn eta esperientzia komunikazioaren lan arloan.

Helburuak

 1. Komunikazio plan eraginkor bat diseinatzea.

1.1. Komunikazioaren eta komunikazio-plan baten garrantziaz ohartzea.

1.1.1. Komunikazio plan eraginkor batek izan dezaken eraginaz hausnartzea: bizikidetzan, genero ikuspegian, integrazioan eta komunitatean.

 1.2. Komunikazio plan baten diseinurako gaitasunak eskuratzea.

1.2.1. Ikus-entzunezko eta idatzizko komunikazioaren balioa: genero ikuspuntua, ekitatea, agenda 2030, integrazioa eta bizikidetza kontzeptuak landuz.

 1.3. Komunikazio plan bat diseinatzeko eta aurrera eramateko tresnak ezagutzea.

2. Sarea eta sare-sozialen erabilera hobetzea ikasketa prozesuan.

 2.1. Sarean dauden baliabideak ezagutzea.

2.1.1. Hezkuntza garai eta konpetentzia ezberdinetara ekartzea sareko baliabideak.

Edukiak

  • Oinarriko kontzeptuak: komunikazioa, igorlea, hartzailea, mezua, kanalak, publizitatea, sare-sozialak, marka, storytelling, masa komunikazioa …
  • Marka kontzeptuan sakondu: zer da, balioak, nola lantzen da eta adibideak ikusi zein bilatu.
  • Storytelling-kontzeptuan sakondu: zer da, balioak, nola lantzen da eta adibideak ikusi zein bilatu.
  • Zatzzakit (Beñat Iraola sortzailearekin elkarrizketa laburra proposatzen da, sorkuntza prozesua nola izan zen azaltzeko).
  • Norberaren/instituzioaren markaren inguruan hausnartu: zer nahi dugun, nola, zergatik …
  • Sarea, sare-sozialak, baliabideak eta kanalak: youtube, facebook, instagram, twitter, Flickr, newsletterrak, vimeo …
  • Edukien sorkuntza: marka, diseinua eta balioak.
  • Edukien sorkuntzarako tresnak: sare-sozialetan edukiak sortzeko baliabideak, ikus-entzunezkoak eta idatzikoak.
  • Egutegiak: planifikazio sistemak.
  • Social Baker
  • Buffer
  • Facebook creator studio
  • Sare sozial ezberdinak: facebook, instagram, twitter, flicker, youtube, vimeo …
  • Sareko bestelako edukiak hezkuntzara bideratuta.
  • Arlo-konpetentzia ezberdinak lantzeko profilak/edukiak

 

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Sarrera, Kontzeptuak praktikan. Guztira, 4 ordu

2. Astea: Edukien eta komunikazio planaren lanketa. Guztira, 6,5 ordu.

3. Astea: Planaren zirriborroa. Guztira, 6,5 ordu.

4. Astea: Sare sozialen beste kontu batzuk eta neurketak. Guztira, 2 ordu.

4. Astea: Sare sozialak ikasgelan. Irakasleentzako baliagarriak diren tresnak,6 ordu

5. Astea: Proiektua landuko da. Guztira, 3 ordu.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, HEZIGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila