Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia
Matrikulazio epea: 2022ko maiatzaren 20tik ekainaren 3ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian
Oraindik ere gure jendartea heteropatriarkatu gisa antolatuta egonik, nahi gabe ere, bitartasunean oinarritutako generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmititzen jarraitzen dute senide, irakasle eta bestelako hezkuntza-eragileek. Hezkuntza sisteman, kasu, nahiz eta zenbaitetan genero-parekidetasuneranzko aurrerapausoak ematen ari diren, irakasleek, eskolako beste langileek, ikasmaterialek, eskolaren antolaketak, espazioen erabilerak, hizkuntzaren zein irudien erabilerak eta bestek, askotan, oso barneratuta dauden generoari buruzko uste, balio eta ohitura sexistak transmititzen dituzte. Egoera hori irauli eta testuinguru hezitzaileetan sexismoa transmititzeari utzi eta hezkidetza sustatzeko beharrezkoak diren eduki eta gaitasunak landuko dira ikastaro honetan. Horretarako, Heziberri 2020 Hezkuntza Eredu Pedagogikoaneta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak plazaratutako EAE-ko hezkuntza sistemarako II. Hezkidetza plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023) Planean jasotzen diren zutabeak landuko dira, bai eta A/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa-n jasotzen diren hezkidetza-helburuak ere.
Haur Hezkuntzan diplomaduna eta Psikopedagogian lizentziatua. LHko pedagogo terapeutikoa.
EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea eta Azpeitiako Emakumeen Txokoaren dinamizatzailea.
EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea eta UEUko Psikologia sailburua.
Hezkidetza on-line eta euskaraz; EAE-ko Hezkidetza, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023) Plana; Hezkidetzatik Pedagogia Feministetara.
• Sexu-genero sistema bitarretik aniztasun sexualera.
• Indarkeria matxistak.
• Feminismoen ekarpenak.
Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da,
Irakasleak orokorrean
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila