Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Osasun publikoa
Matrikulazio epea: 2022ko maiatzaren 20tik ekainaren 3ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian
barne. HEZIGUNEA atarian
Ikastaro honen bidez ikaskuntza-zailtasun espezifikoen inguruan ikasleei eskola inlusiboan laguntzak eskeintzeko beharrezkoak diren ezagutzak landuko dira.
Horretarako Dislexia, Disortografia eta Diskakulia zer diren eta konstrukto hauen atzetikan dauden teoriak eta konplexutasunak landuko dira, nola antzeman eta identifikatu zailtasun hauen sintomatologia, kurrikulumeko zein konpetentzietan eragiten duten (oinarrizko zehar‐konpetentziak edo konpetentzia orokorrak eta diziplina baitako/diziplinarteko edo berariazko oinarrizko konpetentziak), bai zuzenean bai era zeharkakoan. Honetaz gain, eskolan ezarri beharko ziren laguntzak eta egokitzapenak ikasleen perfil desberdinentzako ikasiko dira, bai zailtasunei zuzenean haurre egiteko baita zailtasun hauen zeharkako ondorioetara aurre egiteko ere.
Neuropsikologoa, irakurketa-idazketa zailtasunetan aditua
Hizkuntza (ahozkoan eta idatzizkoan) eta ikaskuntza zailtasunetan aditua. Prozesu hauen ebaluaketak egiten ditugu familiei, eskolei eta beste profesionalei orientabideak proposatzeko. Irakaskuntzan experientzia.
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila