Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia
Matrikulazio epea: 2022ko maiatzaren 20tik ekainaren 3ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian
Ezagutzak banatu eta isolatu beharrean, uztarturik, erlazioan eta testuinguru errealetan ikasteak dituen abantaila eta onurekin kontziente da Heziberri 2020. Hori kontuan hartuta dator ikastaro hau.
Askotan irakurmena zatika aztertzen dugu eta horrek zailtasunak sortzen dizkigu. Ulermenezko irakurketa gertatzeko ezinbestean kontuan hartu beharreko hari desberdinak (hizkuntza, arlo kognitiboa, arlo emozionala…) eta berau eskuratzeko zeharkako konpetentzien (ikasten ikastea, autonomia…) bereganatzea, kontuan hartu, erlazioan jarri eta hezkuntza-praktika hobetzen laguntzera dator ikastaro hau.
Betiere ikasgelako eguneroko dinamikan baliagarriak diren proposamenekin eta erabat esanguratsuak diren ikaspen eta proposamenekin.
Ikastaroa presentziala, aurrez aurrkoa izango da, parte-hartzailea, talde lanean bultzatutakoa eta praktikan oinarritutakoa izango da.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila