Irakasleen formakuntza :: Geografia, Pedagogia

226 GIS libreen erabilera irakaskuntzan.

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko urriaren 5a

Gaur egun lurralde antolamenduko teknikarien ezinbesteko baliabide bihurtu diren GIS tresnak, gai hauen gaineko baliabide pedagogiko egokia direla erakustea da, ikastaro honen helburu nagusiena. Software librean oinarrituko gara, irakasleek ikasleei ikasketak burutzeko tresna bat eskeintzeko aukerak edukiko dutelarik, GVSIG hain zuzen ere. Aldi berean informazio geografikoaren ezaugarrietan sakonduko dugu, era honetan informazio iturriak, eta hauen kalitatearen aurrean ikuspegi kritiko bat edukitzeko ahalmena landuko dugu.

 Ikastaroaren bukaeran irakasleek GISak erabilita ikasleentzako jarduera didaktiko bat prestatzeko ezagupenak lortuko dituzte.

Ikastaroa on line izango da, baina hiru aurrez aurreko saio izango ditu: maiatzaren 5ean, maiatzaren 24an eta ekainaren 9an.

Irakasleak

  • Joseba Dorado Lopez

    Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.

  • Borja Ruiz Huerta

    Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.

Helburuak

  • Irakasleei GISen erabileran trebatzea eta GISek irakaskuntzan dituzten aukerak garatzea.
  • Software libreen bidez irakasleek ikasleei ikasketak burutzeko tresna bat eskaintzea.
  • Gaur egun informazio espazialaren kudeaketa zelan burutzen den erakustea.
  • GISen inguruan hartutako ezagutzak jarduera didaktiko bat prestatzerako orduan erabiltzen jakitea.

Edukiak

Zer da GIS bat?

  • Kartografiaren oinarriak.
  • GIS Softwareen aukerak: komertzialak eta libreak.
  • Gis libre aukeraketa: Gvsig (Euskarazko bertsioa), Kosmo (Euskarazko bertsioa), Diva, Saga, Spring, Grass...

Datuak.

  • Datuak jasotzea.
  • GPS eta GIS lotura: GPSaren oinarri teorikoak, Eskuko GPS hartzaileen erabilera, GPS datuen erabilera GISetan
  • Datuen kalitatearen baldintzak
  • Datuen zuzenketa eta prestaketa.
  • Datuen tratamendua.
  • Maketazioa.

GIS-en bidezko jarduera didaktikoa prestatzea.

  • Datuen ezaugarriak, kalitatea.
  • Mapa tematikoa sortu, adierazleetaz baliatu.
  • Lurraldearen ezagutza eta honen gainean egiten diren azterketak nondik.

Metodologia

On Line

  • Apunteak egutegian adierazitako egunean 12ak baino lehen eskegiko dira
  • Moodle plataformaren bidez “foro” bat irekita mantenduko da ikastaro guztian zehar zalantzak argitzeko eta irakasleekin kontaktu etengabea izateko. Irakasleek 24 orduko epean zalantza guztiei erantzuna emateko konpromezua hartzen dute.

Saio presentzialak

  • Zalantzak argitzeko erabiliko dira.
  • Azken saio presentziala, ikusitako tresna guztiekin praktikak burutzeko txango bat izango da.

Nori zuzendua

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gizartea irakasleak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Geografia eta Historia irakasleak.

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunetik: GARATU

Garatu

Oharrak

  • UEUk moodle plataforma erabiliko dau on line zatia emateko.
  • Lehenengo aurrez aurrekoan zenbait instalazio egingo dira, bakoitzaren ordenagailua ekartzeko aukera dago.
  • Ikasleak eskuko GPS modelo ezberdin bi izango ditu eskuragarri.
  • Saio presentzialetarako informatika gela izango du eskuragarri Interneterako ordenagailuekin. Horrez gain, guztiek izango dute instalatuta ikastarorako beharrezkoa den software guztia.
  • Software aldetik erabiliko dan software guztia “librea” izango da.

Babesleak

  • Hezkuntza Saila