Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia

108 Literaturaz gozatzen Lehen Hezkuntzako ikasleekin

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urtarrilaren 11a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko otsailaren 15a
  • Tokia: Bilbo-UEUren egoitza
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-bilbo/
  • Ordutegia: Astearteak. 17:30-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko irailaren 13tik urriaren 1era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Aurrez aurreko saioak: urtarrilak 11, 18, 25, otsailak 1 eta 8 (17:30-20:30)

Irakurzaletasunak konpetentzien garapenean duen eragina ezagututa (hizkuntza, idazmena, adierazpena, pentsamendua...), Lehen Hezkuntzak ematen dizkigun aukera guztiak baliatzen ikasteko ikastaroa da honakoa. Askotan, HH-tik LH-ra salto egitean, haurrek literaturarekiko, ipuinekiko duten grina apalduz doa. Hori ekiditeko eta haurrak zaletu daitezen, badago zereginik. Daniel Penac pedagogoak (1993) bere nobelan planteatu zigun bezala, irakurzaletasuna plazerrez egiten da, nola bestela?

Irakaslea

Helburuak

  • Heziketa literarioa bideratzeko baliabideak ezagutzea.
  • Ikasleek heziketa literarioan motibatzeko metodologiak bereganatzea.
  • Ikasleen adina eta garapena kontuan hartuta, bibliografia aproposa eta erakargarria ezagutzea.
  • Askotariko bibliografia, askotariko testu literarioak erabiltzen ikastea.
  • Heziketa literarioari loturiko proiektu arrakastatsuak ezagutzea.
  • Ikastetxean zein ikasgelan garatu daitezkeen prozesuak dinamizatzeko gaitasuna bereganatzea.

Edukiak

  •  Kalitatezko literatura eskolan

-Hastapenak

-Definizioa eta adibideak

-Ahozko euskal literatura

-Literatura idatzia

-Bibliografia hautatua

  • Literatur jolasak Lehen Hezkuntzan

-Heziketa literarioa: Baliabideak eta praktika arrakastatsuak

-Areto literarioak

-Tertulia literarioak

-Irakurgaien aurkezpena

-Irakurgaien balorazioa

  • Ikastetxeko liburutegia, gelako liburutegia

- Genero ikuspegia

- Adin desberdinetarako beharrak eta materialak

- Espazio biziak

 

 

Metodologia

Ikastaroak metodologia parte-hartzailea, aktiboa eta berritzailea izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

1. Astea: Sarrera eta Lehenengo gaia landuko dira Guztira, 3 ordu

2. Astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 3 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira, 3 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 3 ordu.

5. Astea: Bosgarren gaia landuko da. Guztira, 3 ordu.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila