Irakasleen formakuntza :: Geografia, Pedagogia

781 GPSa baliabide didaktikoa.

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko apirilaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko maiatzaren 15a

Ikastaro honen bidez GPS sistema osoa, baliabide pedagogiko bihurtzen ikasiko dugu. Honetarako Eskuko GPS hartzaile marka nagusiak hartuta, ibilaldiak, kokapen interesgarriak eta beste aukera batzuetaz baliatuko gara, ikasleentzako ibilbide pedagogikoak diseinatu eta hauen gainean lurraldearen gaineko azterketak egiteko. Hori guztia tresna libreetan oinarrituta, eskuragarritasun osoko softwarea, zeinen gainean kanpoan jasotako informazioa ustiatu.

Aldi berean “Sarean” gai honen inguruan dauden baliabideez ohartzea eta erabiltzeko gai izatea bilatzen da, informazioa elkartrukatzea, hobetzea eta honen gainean jarrera kritikoa edukitzeko ahalmena garatzea.

Ikastaro hau on line emango da, baina aurrez aurreko bi saio izango ditu, hasierakoa (irailaren 9an) eta azkena (irailaren 30ean, irteera).

Irakasleak

  • Joseba Dorado Lopez

    Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.

  • Borja Ruiz Huerta

    Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.

Helburuak

  • Irakasleei eskuko GPSak erabiltzen irakastea eta irakaskuntzan dituen aukerak garatzea.
  • Edozein eskuko GPSren funtsezko printzipioak ikastea.
  • Eskuko GPS tresnen alternatibak ezagutzea, PDA + GPS antena, portatila + GPS antena...
  • Gaur egungo satelite bidez lokalizatzeko teknikak ezagutzea: errusiarra, amerikarrak eta europearra.
  • Irakasleei kartografiaren oinarriak argitzea.
  • Waypoint eta track delakoak markatuz ibilbideak egiten ikastea.
  • Ekintza didaktiko baten adibidea.

Edukiak

1. GPSaren oinarri teorikoak

1.1. Kartografiari buruzko oinarrizko ezagutza

1.2. Zer da GPS sistema? Zertarako balio du? Nola kalkulatzen da kokapena?

  • GPS sistemaren oinarriak.
  • Galileo sistema.
  • GPS sistema Euskadiko Autonomia Erkidegoa.

1.3. GPS-hartzailearen erabilera

  • Eskuko GPS-en ezaugarriak, GPS bat non eta nola lortu.
  • GPS-hartzailearen erabilera: kontrolak.
  • In situ: ibilbideak hartzailearekin jasotzea eta grabatzea (mendian, kostaldean...)
  • "Waypoint", "Ibilbide" eta "Track"-ak hartzailearekin gordetzea.

2. GPS ordenagailuan

  • GPSren datuak erabiltzeko programak: Trackmaker, Ozi explorer, Compe.
  • GISak (gvSIG)
  • Mapa bat kalibratzea.
  • Hartzailetik datuak inportatzea.
  • Ordenagailuan ibilbidea egin eta hartzailera bidaltzea.
  • Tracka konponduta bidaltzea.
  • Google Earth-en ibilbideak ikustea. Google Earth-en ibilbidea gordetzea.
  • Mapak eta ortofotoak eskuratzea: EAE, Nafarroa, Espainia...
  • Sigpac-en mapak eta ortofotoak eskuratzeko programa.
  • Informazioa eta materiala ematen duten foroak: www.mendiak.net, Wikiloc.
  • GPSren erabilera irakaskuntzan

3. Ibilbide didaktikoa egitea GPS eta Google Earth erabiliz.

  • Ibilbide didaktikoa diseinatzea.
  • Azken pausoa azaltzea: "Googlen jarri".
  • Informazio iturria eta zabaltze eremua: Wikiloc
  • Bibliografia eta beste iturri batzuk: lotura interesgarriak.

Metodologia

Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu, saio presentzialak eta on line irakaskuntza konbinatuz. Azken saio presentzialean, irteeran, azken praktiken emaitzak eta azken arazoak landuko dira, praktika landuz. Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiko dira plataformako foroen bitartez.

Nori zuzendua

Bigarren hezkuntzako irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunetik: GARATU

Garatu

Oharrak

- Moodle plataformara sartzeko erabiltzailea eta pasahitza emailez bidali ditugu (09-07). Ez baduzu emailik jaso UEUra deitu (943821426).

- Lehenengo egunean bakoitzak bere ordenagailua ekartzea komeni da, beharrezko programa batzuk denon artean instalatzeko.

- Bestalde, ikasleek GPSa izatea bereziki gomendagarria da.

Babesleak

  • Hezkuntza Saila