Irakasleen formakuntza :: Pedagogia, Psikologia

923 Portaera arazoak kudeatzeko tresnak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko apirilaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko maiatzaren 15a

Azkenengo urtetan gizartean ematen diren aldaketen ondorioz, familian eta hezkuntzan dauden rolak, erantzukizunak... eragina izaten ari dira gure hezkuntza sisteman, honela batzuetan hezkuntzak erantzun ezin dituen hainbat gai edo arazoekin topatzen da.

Batzuetan ez dauzka erantzuteko baliabide nahikorik edo ez ditu ezagutzen eta bestetan ezin ditu erantzun. Ikastaro honetan halako egoeretara, eta eman daitezkeen portaera hauen artean esku hartzeko estrategiak ikusiko ditugu eta halako egoeretara ez heltzeko egin daitekeenaz, hau da prebentzioaz arduratuko gara.

Hala ere, guzti honek hausnarketa sakona eskatzen duenez hezkuntzaren funtzioaz eta eginbeharraz ere arduratuko gara.

Ikastaro hau astelehen eta asteazkenetan (urriak 4, 6, 13, 18, 20 eta 25) izango da.

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Portaera arazoen jatorria eta jarraipena ulertzea
  • Portaera arazoak duten funtzioa aztertzea
  • Eskuhartze proaktiboak planifikatu eta burutu, portaera arazoak trebetasunak irakatziz, aurre hartuta.
  • Behin portaera arazoak gertatuz gero, erantzun egokiak ematen ikasi.

Edukiak

  • Portaerak eta jokabideak ikasteko era modura
  • Indartzearen garrantzia. Indartze motak
  • Portaeraren analisi funtzionala
  • Ikuspegi proaktiboa:
  • Aldaketak inguruan
  • Zereginen egokitzapena.
  • Trebetasunen irakaskuntza.
  • Ikuspegi erreaktiboa:
  • Ondorioen garrantzia.
  • Gure erantzunen kudeaketa.

Metodologia

Teoriko-praktikoa.

Nori zuzendua

Hezkuntza Laguntzeko Espezialistak.

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunetik: GARATU

Garatu

Oharrak

Ohiko ordutegira itzuliko gara astelehenetik aurrera.

Ordutegia: 17:30-20:00

Babesleak

  • Hezkuntza Saila