Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia

290 Aniztasunari erantzuna: HLBP dituzten ikasleak

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urtarrilaren 10a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko otsailaren 28a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Astelehenak. 17:15-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko irailaren 13tik urriaren 1era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Ikastaroaren aurrez aurreko datak:

  • urtarrilak 10, 17, 24 eta 31 (17:15-20:30).
  • otsailak 7, 14, 21 eta 28 (17:30-20:30).

Ikastaro honen ardatz metodologikoetako bat inklusioa da. Inklusioa hezkuntza premia bereziak dituzten umeentzako funtsezkoa da, haur guztiek jasotzen dutelako kalitatezko hezkuntza eta guztiei aukera berdinak ematen zaizkielako modu justu eta zuzenean, inolako bereizketarik gabe. Hain zuzen ere, 237/2015 dekretuak, abenduaren 22koak, Haur Hezkuntzako xedeen artean hurrengoa nabarmentzen du: “desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da, eta ahalegin berezia egin behar da egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei arreta emateko eta ekitatea bilatzeko”. Hori horrela izanda, dekretuko 23. eta 24. artikuluak oso presente ditut. Horrekin batera, Eskola Inklusiboa garatzeko esparru- plana burutzeko estrategiak barneratzea.

Gaur egungo gizartea oso anitza da eta hori gure hezkuntzan islatzen da, izan ere, Euskal Eskola Publikoak gero eta familia anitzagoekin lan egiten du. Hain zuzen ere, gure herrietako biztanleria asko aldatu da, eta munduko edozein jatorritako ikasleak dira gurean.

Hori kontuan izanik, programazio hau errealitate horretan oinarritzen da, hots, programazio hau kultura aniztasun handia duen eskola batean kokatzen da.

Ikastaro honen xede nagusia haur guztien garapen osoa eta integrala lortzen laguntzea da, garapenaren horren dimentsio guztietan. Hori lortu ahal izateko, gaur egungo paradigmari jarraituz, konpetentziak giltzarriak izango dira eta familiekiko elkarlana funtsezkoa izango da.

Irakaslea

  • Irati Leon Hernandez

    Didaktikak Masterra (2018) eta Haur Hezkuntzan graduatua (2016). Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea. Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaia ematen du Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatuko kolaboratzailea. Inklusioa eta aniztasuna, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua eta genero ikuspegia dira haren lan-ildo nagusiak.

Helburuak

Helburuei dagokionez, Escamilla eta Lagaresen (2003) iritziz irakaskuntza- ikaskuntza prozesu baten orientazioa eta asmoa adierazten duten enuntziatuak dira. Programazio honetako helburuak 237/2015 dekretuan, abenduaren 22koan, oinarritzen dira. Hain zuzen ere, dekretuak zehazten dituen helburuak irteera- profilari erantzuten diote, hau da, umeek etapa bukatzean lortu behar izandako helburuak dira.

 

1.-Hezkuntza-laguntza berariazko premiak (HLBP) dituzten ikasleen ezaugarriak ezagutzea

2.-Ikasle horiek hautematea eta esku-hartzerako estrategiak garatzea.

3.-Sortutako eskolako memoria-txostena (D) ikastaroan hobetu beharrekoaK baloratzea.

4.-Hausnarketak burutzea, taldekideekin partekatzea eta aldatu beharrekoa identifikatzea.

5.-Ikasketa esanguratsua lantzea, talde-lana, elkar eragina eta komunikazio-sustapenarekin.

Edukiak

Edukiei erreparatuz, esatekoa da, aurreko dekretuan, 12/2009 dekretuan, urtarrilaren 20koan, edukiak hezkuntza giltzarriak zirela, hala ere, sarreran aipatu bezaka, gaur egungo paradigma aldatu denez garrantzia hori konpetentziek eskuratu dute. Dena den, ikastaro honetan edukiak garrantzitsuak izaten jarraitzen dira, ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoak izango baitira.

 

Eskola inklusiboan aniztasunari erantzutea.

Hezkuntza-laguntza berariazko premiak (HLBP) dituzten ikasleak hautematea.

HLBPei erantzuteko hezkuntza-estrategiak.

Metodologia

Metodologia 237/2015 dekretuaren, abenduaren 22koaren, arabera “hezkuntza-xedeak lortzeko elementu giltzarria da. Pedagogia-jarduna zehazten duten erabakiak eta estrategiak adierazten ditu, hezkuntza-teorian oinarrituta eta justifikatuta”.

Hori dela eta, ikastaro honetako pedagogia- jardunak zehazteko erabiltzen diren erabakiak eta estrategiak azaltzen dira atal honetan. Hain zuzen ere, atal honek bi zati ditu, alde batetik, metodologia aktiboa eta parte-hartzailea. esku- hartzeak egiteko oinarritutako printzipio metodologikoak garatzea. Eta beste alde batetik, Tresnen aplikazio praktikoa. Kasu praktikoen simulazioa. Ariketa praktiko bat egiteko jarraibideak emango dira.

Amaieran, ikastaroko konpetentzietan oinarritutako proiektua burutuko da, aurreko gaietan landutakoa praktikara ekartzeko. Proiektuak elkarbanatu egingo dira, hau da, erabilgarri izango dituzte beste ikaskideek.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

UEU, Prest Gara, 2021