Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia

168 Kudeaketa emozionala bigarren hezkuntzako ikasgeletan

  • Hasiera-data: 2021(e)ko azaroaren 4a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko abenduaren 16a
  • Tokia: Gasteiz - Mendizabala LHII
  • Nola heldu: https://labur.eus/MendizabalaLHII
  • Ordutegia: Ostegunak. 17:30-20:45
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko irailaren 13tik urriaren 1era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Ikastaroaren datak:

  • Azaroak 4, 11 (17:00-20:45) 18, 25 (17:00-20:30)
  • Abenduak 2, 9 eta 16 (17:00-20:30)

Hainbat ikerketa egin dira pertsonaren garapen osasuntsua eta emozioen kudeaketa egokiaren arteko erlazioa erakusten dutenak. Hori dela eta, bada denbora bat irakaskuntza adimen emozionalaren mundura begira jarri dela. Izaten ikasteko prozesuan, beharrezkoa da baliabide hauek ezagutzea eta maneiatzen jakitea, ez ikaslearen aldetik bakarrik baizik eta hezkuntza komunitatea osatzen duten beste kideen aldetik ere bai. Are nabarmenagoa da gaitasun horren beharra ikasleak nerabezaroa bezain testuinguru nahasian aurkitzen badira. Horretarako izango da baliagarria ikastaro hau: Irakasleak adimen emozionalaren kontzeptuak eskuratu eta transmititzen ikasiz, komunitateko partaide aktibo eta eragile izanik, dagozkion egoera desberdinak bigarren hezkuntzako geletan modu egoki batean kudeatzea gai izateko.

Gainera, gero eta metodologia gehiagok jartzen dute indarrean gelako egoera emozional egokiak duen pisua ikasketa prozesuan, baita honek elkarbizitza ereduetan duen inpaktua ere.

Elkarrekin hainbeste ordu pasatzen ditugun espazioak, emozionalki osasuntsuak izatea garrantzitsua da bizikidetza eraginkor eta eraikitzaile bat bermatu ahal izateko. Guzti honetaz hausnartu eta dinamika desberdinen bitartez bestearen lekuan jartzen ikasiko dugu, baita besteen egoerak eta deserosotasunak  identifikatzen eta identifikazio honek guregan sortzen dituenak hautematen ere, guzti horrekin eskuhartze eredu bat egiteraino.

Irakaslea

  • Felipe Murillo Egiguren

Helburuak

Bigarren Hezkuntzako adin tartean dauden nerabeen aldaketa psikosozialen kontzientzia hartzea.

Nerabe taldeetako rolak aztertzea eta lidergotza motak ulertzea. Genero ikuspegitik identifikazio mailak ulertaraztea.

Emozioen mundua arakatzea. Oinarrizko emozioak ezagutzea, identifikatzea eta testuinguruko gertaerekin erlazionatzen jakitea. Emozioen oinarri biologikoa ulertzea eta hauen aurrean hartzen ditugun erabakiak onartzea.

Emozioak maneiatzen ikastea. Aldaketa emozionala eta arrazionala desberdintzea. Emozioen arteko erlazioak ulertzea eta irakaslegoa atxikimendu eredu bezala boteretzea.

Bestearen lekuan jartzen entrenatzea. Sinpatia eta Enpatia kontzeptuak gelako testuingurura ekartzea. Gure sentimenduekin zer egiten dugun identifikatzea. Besteen sentimenduak eragiten digutenarekin zer egin beharko genukeen ondorioztatzea.

Gelako egoera hobetzen duten emozioak kudeatzea. Gelako egoera egokian laguntzen ez duten emozioak maneiatzea.

Elkarbizitzarako eta ondorioz Ikasketa prozesurako egokia den ingurune emozionalki segurua eraikitzen ikastea. Elkarbizitzan lagundu dezaketen alderdi emozionalak identifikatzen ikastea.

Hezkuntza komunitatearen faktoreen egitura eta harreman emozionalak aztertzea. Familia ereduak eta pertsona erreferentzialen garrantzia aitortzea. Harreman hauek hobetzeko eraiki daitezkeen sareak eta dinamikak eskaintzea.

Modu teorikoan eta akademikoan ulertzen diren kontzeptuak eguneroko egoerekin eta testuinguruekin lotzea. Praktikotasuna topatzea.

Edukiak

  • Nerabeak: Aldaketa fisikoak, psikologikoak, emozionalak eta sozialak
  • Lidergotza motak
    • Ikasgelako lidergotza ulertzeko gakoak
    • dentifikazio rolak eta genero rolak
  • Emozioen mundua: Adimen emozionalaren nondik norakoa
    • Eredu berriak
    • Hamar oinarrizko emozioak eta hauen akzio plataformak
    • Emozio positibo eta negatiboen mitoa
    • Egokitasun emozionala
  • Emozioen mundua: Emozioak ulertzeko klabe biologikoak (Neurotransmisoreak, sistema linbikoa...)
    • I. motako garuna Vs. II: motako garuna
  • Emozioak maneiatzen: Erantzun emozionala Vs. Erantzun arrazionala
    • Emozioaren aldaketa emoziotik
    • Guk nahi dugun emoziora salto
  • Emozioak maneiatzen: Sinpatia Vs. Enpatia
    • Gure emozioak
    • Besteen emozioak
    • Besteen emozioak guri sortzen dizkiguten emozioak
  • Emozioak transmititzen: Irakaskuntza eta adimen emozionala
    • Emozioen irakaspena
    • Gelako giro emozionala
    • Kuriositatea, admirazioa eta seguritatea aliatu
  • Baliabideak eta errekurtsoak: Emozioetatik eragiten
    • Harremanak eta emozioak
    • Emozioen transmisioa gelan
    • Hezkuntza komunitatearen egoera emozionala ebaluatzen Dinamikak
  • Baliabideak eta errekurtsoak: Familiak kudeatzen
    • Pertsona erreferentearen eraginak
    • Oinarrizko beharrak
  • Baliabideak eta errekurtsoak: V.E.C. eredua eta gelako atmosfera (C.A.S.A.) Golden 5
    • Aldaketarako baliabideak
    • Gure esku dagoena bakarrik egin dezakegu
  • Baliabideak eta errekurtsoak: Kasu praktikoak

Metodologia

Alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuko dira. Dinamika desberdinen bidez norbere emozioen arakatzea bilatuko da eta hori alderdi teorikoan kokatzen erakutsi da ikastaroan. Nerabearen egoera eta testuinguru desberdinekin lotuko da eta bere lekuan jartzeko balibideak eskainiko dira. Norbere unibertso emozionalei hitza jarriko zaie eta testuinguru desberdinetan hauek adierazteko ditugun espresio-bide desberdinak erabiliko ditugu horretarako. Biografia emozionala eraikiko dugu. Barne mundu emozionaletik besteen mundu emozionalarekin konektatzeko dinamikak burutuko dira. Enpatia landuko da rol-playingen bitartez. Aldaketa emozionalak entrenatuko dira. Guzti hau, berriro ere alderdi teoriko batekin egituratuz.

Gelako testuingurua analizatzeko moduak bilatuko dira. Irakasleen kasuetatik abiatuta ikasle talde desberdinetara egokitzeko baliabideak eskainiko dira eta testuinguru didaktiko desberdinak hartuko dira kontuan. Transmisio emozionala bermatzeko gailuak eskainiko zaizkio irakasleari eta ikasleen mundura egokitzen diren harreman zein lan motak landuko dira. Eskaintzen diren baliabideetako bat praktikan jarri beharko dute beraien hezkuntza testuinguruan. Arrazionalak diren prozesuak emozional bihurtuko dira.

Familien egoerak baloratzeko tresnak landuko dira. Egoera, testuinguru, gai eta dimentsio desberdinen inguruko artikuluak aztertuko dira eredu desberdinen aldeak berrikusiz. Norberak duenetik besteengana iristeko moduak eraikitzen saiatuko gara.

Irakasleen enkontrua bilatuko da beraien kasu praktikoetatik eta horietatik abiatuz presentzial ikusitako teoria eta praktika esku hartze batean antolatuko da txosten itxura emanez honi.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila