Irakasleen formakuntza :: Kirolak, Hezkuntza, Pedagogia

263 Orientazioa Gorputz Hezkuntzan

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urtarrilaren 10a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko martxoaren 7a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Astelehenak. 17:15-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko irailaren 13tik urriaren 1era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Ikastaroaren datak:

  • urtarrilak 10, 17, 24, 31 (17:15-20:30).
  • otsailak 7, 14, 21, martxoak 7 (17:30-20:30).

Ikastaroa, irakasleek beraien gorputz hezkuntzako saioetan kirol orientazioa gauzatzeko erramintak emateko prestatuta dago. Ikastaroaren bukaeran, irakaslea gai izango da: (beti ere gure kontestuaren barruan)

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko.

-Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa).

-Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta, beharrezkoa baldin bada, haiek doitzea.

-Hitzezko eta hitzik gabeko hizkuntza eta hizkuntza digitala autorregulatzea.

-Nork bere erabakiak modu autonomoan hartzea eta nork bere gain hartzea norberaren erabakien eta betebeharren ardura.

-Jokabide motor autonomorako gaitasun eta trebetasun fisikoak lantzea, eta horretarako, ohikotasunez egitea, banaka nahiz taldean, jarduera fisikoak, ludikoak eta kirola, ongizate pertsonala eta soziala bermatzeko.

 

Ikastaroan emandako erramintak, kirol orientazioko unitate didaktiko bat sortzera bideratuak egongo dira. Ikastetxeetako errealitatea ezagutuz, saioak ikastetxeko eremuan garatzeko pentsatuta egongo dira, baina baita aukerak eskeiniko dira natura ingurunean praktikan jartzeko.

 

Ikastaroaren edukiak, curriculumarekin bat eginez DBH-ko lau mailetan aplikatzea posible izango litzateke. Gainera, Diseinuan genero ikuspegia kontuan izango da eta baita ikasleen konpetentziak garatzeko aukera ere (Heziberri 2020).

Irakaslea

  • Eneko Arandia Fernandez

    Jarduera Fisikoa eta Kirol Zientzietan Graduatua. Bigarren hezkuntzako irakaslea. EMF-ko teknifikazio taldeko kirolari ohia.

    *EMF: Euskal Mendizale Federazioa

Helburuak

  1. Kirol orientazioa ezagutzea
  2. Gorputz Hezkuntzako irakasleak IKT desberdinen erabilpenean trebatzea.
  3. Gorputz Hezkuntzako irakasleek taldearen beharrizanetara egokitzen diren orientazio jarduerak prestatzeko behar besteko tresnak ematea.
  4. Gorputz Hezkuntzako saioetan Orientazio Kiroleko Unitate Didaktiko bat gauzatzea.
  5. Mapen edizio orokor zein espezifikoa ikastea gero ikastetxeko plano espezifikoa egiteko.
  6. Orientazio Kirolak beste konpetentzietan dituen inferentziez hausnartzea.
  7. Norberaren gaitasun digitala indartzea.
  8. Talde lana bultzatzea.
  9. Euskal Herriko inguruneak, kirol jarduerak esperimentatzeko, diseinatzeko, antolatzeko eta garatzeko eskaintzen dituen aukerak identifikatzea.

Edukiak

  • Curriculum Dekretua eta orientazioa. ( 1.saioa, guztira 5 ordu)
  • Maparen ezaugarriak, motak eta erabilerak. ( 2.saioa, guztira 5 ordu)
  • Eskolako esparruan orientazioa (3.saioa, guztira 3 ordu)
  • Beste elementu batzuen orientazioa (3.saioa, guztira 2 ordu)
  • IKT integrazioa orientazioan. (4.saioa, guztira 3 ordu)
  • Kartografia digitala. (4.saioa, guztira 2 ordu)
  • Orientaziorako ibilbideak diseinatzea. (5.saioa, guztira 5 ordu)
  • Ingurune gertukoan kirolak egiteko dauden aukerak ezagutzea. (5.saioa, guztira 5 or

Metodologia

Ikastaroa presentzial motakoa izango da. Alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu.

1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.                                      

2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

5. astea: Bosgarren Gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

6. astea: Seigarren Gaia (proiektua) landuko da. Guztira, 5 ordu.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

UEU, Prest Gara, 2021, kirola