Irakasleen formakuntza :: Kirolak, Hezkuntza, Pedagogia

262 IKTn erabilera Gorputz Hezkuntzan

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urtarrilaren 11a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko otsailaren 24a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko irailaren 13tik urriaren 1era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

IKT Gorputz Hezkuntzan? Dudarik gabe bai. Irakasgaia praktikoa izan harren IKT-ko baliabide eta plataformak oso lagungarriak izan ahal dira geure irakasgaian. Alde batetik plataformak dauzkagu, non geure lanak ala ikasleen lanak partekatuko dugu: idatzizko lanak, bideoak, argazkiak… eta beste aldetik hainbat erraminta dauzkagu geure lanari kalitatea emateko: imovie (dantzen bideoak editatzeko), Edmodo (autoebaluazioa lantzeko), ipad-a (Acrossport-aren figurak egiteko), sare sozialak Bitakora koaderno bezala erabiltzeko edota Classcraft/Clasdojo gure arloa Gamifikatzeko. Diseinuan genero ikuspegia kontuan izango da eta baita ikasleen konpetentziak garatzeko aukera ere (Heziberri 2020)

Irakaslea

  • Zigor Ortiz de Urbina Artiagoitia

    Jarduera Fisiko eta Kiloren Zientziak Magisteritza.CAP masterra. Psikodidaktika masterra. Gestalt masterra.

Helburuak

  1. Gorputz Hezkuntzako irakasleak IKT desberdinen erabilpenean trebatzea.
  2.  Sare Sozialen erabileraren arriskuak ezagutzea; Sare sozialen eta komunikaziorako beste plataformen erabilpen egoki baterako gakoak identifikatzea.
  3. Sareek hezkuntza lanean sortzen dituzten erronkei aurre egiteko, hezitzaileak tresna eta baliabidez hornitzea.
  4. IKT-ak Gorputz Hezkuntzako metodologia aldatzeko eskaintzen diguten aukera desberdinak ezagutzea.
  5. IKT-ko plataforma desberdinak ezagutzea, bizitzea eta erabiltzea.
  6. Irakasle bakoitzak IKT-ak erabiliz curriculuma aberasten duen proposamen didaktiko bat sortzea.

Edukiak

  • Interneteko sare sozialak.
  • Aukerak eta arriskuak
  • Sare sozialen bitartez landu daitezkeen baloreak: berdintasuna, bizikidetza, lankidetza...arriskuak ekiditzeko jarrerak, neurriak eta baliabideak ezagutzea
  • Gorputz Hezkuntzan IKT-ak zertarako erabili?
  • IKT-ak Gorputz Hezkuntzan egin dezaketen aportazioa hezkuntza inklusiboari eta aniztasunaren trataeri buruz eztabaidatu
  • Edmodo eta Clasroom ezagutu, konparatu, erabili eta aukeratu.
  • Lagungarriak eta erraz erabilgarriak diren aplikazioak Gorputz Hezkuntzan: Dantzan!, Jauzi, Edpuzzle, Munzee, Google maps Genially eta Google drive.
  • Ipad-aren erabilera Gorputz Hezkuntza baliogarria da? 
  • Ipad-ean/mugikorraren erabiltzeko aplikazioak: Imovie, touchcast, stopmotion, mapsmee,…
  • Twitter edo Instagram Bitakoras koaderno bezala.
  • Classcraft/Classdojo: Gamifikazioa gure eskolan
  • Jarduera Fisikoak IKT-ko baliabideen bitartez.
  • Irakasle bakoitzak IKT-ak erabiliz curriculuma aberasten duen proposamen didaktiko bat sortzea sortu.
  • Proiektua: Bakoitzak bere proiektua aurkeztu bideoa batean eta geure Classroom gelan gehitu.

Metodologia

Planteamendu metodologiko berriztatzaileak eta praktikan oinarriturikoak erabiliko dira.

Ikastaroak hiru fase izango ditu:

1. Lehen fasea: Ikaskuntza aktiboa izango da eta ikastaroaren edukiak landuko dira.

2. Bigarren fasea: partaideak ikastaroan ikasitakoa beraien ikastetxeetan praktikan jarriko dute.

3. Hirugarren fasea: partaideak egindako lana eta honen balorazio beste partaideei aurkeztuko dizkie eta partekatuak izango dira.

 

1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.                                      

2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

5. astea: Bosgarren Gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

6. astea: Seigarren Gaia (proiektua) landuko da. Guztira, 5 ordu.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

UEU, Prest Gara, 2021, kirola