Irakasleen formakuntza :: Kirolak, Hezkuntza, Pedagogia
Matrikulazio epea: 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian
Ikastaroaren datak:
Dantza kultura artistikoaren parte den neurrian hezkuntzan txertatzea justifikatua dago, hezkuntzaren helburuetako bat kulturaren trasmisioa baita. Dantzak oinarrizko osagai motorea du beraz, gorputz kulturaren trasmisioaren barruan euren lekua izan dezakete .
Hezkuntza mailan dantzak hainbat aukera irekitzen dizkigu, sorkuntza kooperatiborako espazio ezin hobea baita. Dantza eta hezkuntza uztartuz aukera pedagogiko berrien ateak zabaltzen dira, ikertzeke dagoen esparru interesgarria sortuz.
Aukera pedagogiko garrantzitsuenen artean ondorengoak aipatuko nituzke:
• Motrizitatea eta gorpuztauna lantzeko aukera zabalak eskaintzen ditu.
• Kurrikulum bateratu bat lortzeko bidean disziplinarteko lana errazten du eta esparru ezberdinak elkarren artean harremanetan jartzeko aukera ematen du. Ikasle bakoitzaren behar eta errritmora egokitutako ikaskuntza baimentzen du; edukiak ikaskuntza esanguratsu bat lortzera bideratu daitezke; dantzak, sorkuntza eta adierazpen kultural moduan, ikaskuntza zentrua komunitatearen parte aktibo bilakatzeko ateak zabaltzen ditu, inguruko kultura eta gizartean inplikatuz.
• Ikaslea globalki hezteko aukerak eskaintzen ditu: gorputza, motrizitatea, esparru kognitiboa, emozioak eta harremanak landu daitezkeelarik.
• Indibidualki zein kolektiboki sorkuntza suspertzeko aukera ematen du.
• Konpetentzia bidezko hezkuntzan oinarrizko erreferente den Ikaskuntza kooperatiboa sustatzeko aukera ematen du.
• Kulturarteko hezkuntza eta aniztasunaren onarpenerako bidean pausuak emateko lanabesak eskaintzen ditu.
• Norbanakoaren garapenerako eta gizarteratzerako baloreen lanketarako aukera ezin hobea eskaintzen du: askatasuna, tolerantzia, elkartasuna, adiskidetasuna, erantzunkizuna eta elkarrizketa besteak beste.
Gizarte Lanean diplomatua. Taldean eta banakako saoietan terapeuta psikokorporala.
Euskal Filologian lizentziatua. Eusko Jaurlaritzako langilea. Itzultzaile-interpretea. Bilbon, Crisalida zentroan, mugimendu-adierazkorreko talde bateko gidaria.
Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu
1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.
2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.
3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.
4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.
5. astea: Bosgarren Gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.
6. astea: Seigarren Gaia (proiektua) landuko da. Guztira, 5 ordu.
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila