Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia
Matrikulazio epea: 2021eko irailaren 13tik urriaren 1era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian
Murgilduta gauden bizitzak konpetente bilakatzera behartzen gaitu. Ikastaro honetan konpetentzia digitalak bere osotasunean duen garrantziaz ohartuko gara, hala nola, ikasleek etapa amaieran lortu beharreko irteera profilean konpetentzia honek duen garrantziaz. Hortaz, ikasleek ikasketa esanguratsu bat lortzeko, konpetentzia digitalak eskaintzen dituen aukerak aztertu, hezkuntzako curriculumean nola txetatu ikasi eta hau egiteko metodologia berritzaileen aplikazioak landuko ditugu.
Aurrez aurrekoa: azaroaren 3an (17:30-19:30)
Helburu orokorra:
Helburu didaktikoak:
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.
1. Astea: Sarrera eta Lehenengo gaia landuko dira on line. Guztira, 5 ordu
2. Astea: Bigarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.
3. Astea: Hirugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.
4. Astea: Laugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.
5. Astea: Bosgarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.
6. Astea: Seigarren gaia (proiektua) landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila