Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

105 Ebaluazio hezigarria, euskara eta gaztelania lantzeko baliabideak LHn

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urtarrilaren 17a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko martxoaren 3a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko irailaren 13tik urriaren 1era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Ikasketa esanguratsutik abiatuta, ebaluaziorako galdera/erronka joko digital interaktibo bat erabiltzea proposatzen da. Komunikaziorako pizgarri dira talde erronkak. Hala, ebaluazio hezigarria xede, ikasleek azken ataza egin beharko dute taldean, tresna digitala baliatuta. Horretarako, baina, lehenengo, galdera/arazo errenkadari erantzun beharko diote. Azken ataza aukera bat da benetako ikasketarako: errealerako non lehentasuna izango duten ikasleei esanguratsuak zaizkien alderdiek. Aurkeztutako joko digitala LHko hizkuntza nahiz literatur edukien barneratzea neurtzeko baliagarria da. Askotariko probak gehitu diezazkioke irakasleak jokoari, hala nahi izanez gero (Excel bat beteta): ipuin bat kontatu taldekideen artean, kopla bati segida eman, …

Bestalde, behin honako ikastaroa eginda, irakasleek lortuko dituzten konpetentziak hauek dira: “Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko” eta “Ikasleen lorpenera bideratuta dago”.

Ikasleek, berriz, honako konpetentziak eskuratuko dituzte (Iturria: Heziberri 2020);

-“Ikasten ikasteko konpetentzia: pentsatzen jakitea eta ikastea”. Baliabide kognitiboak modu estrategikoan erabiltzea, ikasitakoak beste egoera batzuetara mobilizatuz eta transferituz.

-“Komunikazio-konpetentzia eta konpetentzia-digitala: komunikatzen jakitea”. Komunikazio-, hizkuntza- eta literatura-konpetentzia: Hizkuntzak eta Literatura.

Inpaktuari dagokionez, feedbackaren ondorioa gailenduko da: “Feedbackak gizarteari eragingo dio, eta horrek eragina izango du berriro ere ikaslearengan (ALTE, 2020).

Ikastaroaren balio erantsia ikasketa esanguratsua da. Are gehiago, koronabirusaren testuinguruan, beharbada. Ezagutzen eta gaitasunen multzoak ez badu hizkuntzaren benetako erabilerarako, bizitzarako balio, ez al da alferrik?

Proiektuaren diseinuak eta proiektua praktikara eramateak ekarriko dituen emaitzak, lotura zuzena izango dute gazteek eskuratuko dituzten konpetentziekin. Zehazki, “Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (Heziberri 2020)”-k barnebiltzen dituen oinarrizko zehar-konpententzia eta diziplina barneko konpetentzia askorekin. Honez gain, genero-ikuspegitik landuko dira gaiak, hezkidetza hezkuntza ipar harturik.

Irakaslea

  • Maider Del Olmo Zubeldia

    Kazetaritzan lizentziatua, Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikaria eta euskara irakaslea. Egun, AIZU! aldizkarian kolaboratzaile, HABEn aztertzaile eta Etxepareko irakurlea Txilen.

Helburuak

  • Idazle klasiko baten literatur lana ezagutzea.
  • Idazle klasikoaren unibertsalizazioaz jabetzea.
  • Klasikoak gaur eguneko kultur adierazpideetara ekartzea eta batez ere emakumeen lanak ikusaraztea.
  • Hizkuntzaren forma zaharrak aztertzea eta egungo moduan ematea, indarrean dauden hizkuntza arauekin.
  • Erabakiak taldean hartzen trebatzea.
  • Ideien arteko loturak eginda ondorioetara iristea eta estrapolazioak egitea.
  • Norberaren gaitasun digitala hobetzea.
  • Landutako edukiak ebaluatzea.

Edukiak

  • Ipuin, kontakizun, poema eta bertso laburrak denen artean irakurri eta entzun.
  • Literatura-testuak irakurtzearen aldeko interesa izan.
  • Nesken eta emakumeen ekarpenak agerian jarri.
  • Idazketaren arauak errespetatzearen aldeko jarrera izan.
  • Taldean ikasteko lanetan lagundu eta elkarlanean aritu.
  • Informazioa balioetsi eta adierazi (argudioak azaldu, arrazoiak eman, etab.).
  • Testu-prozesadoreetako zuzentzaile ortografikoak erabili.
  • Plangintzaren eta egindako lanen ebaluazioa egin eta hobekuntza-proposamenak landu.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. astea: Ebaluazio hezigarria eta jokabide egokiak

2. astea: : Ekintza komunikatiboa: “Nik zita bat nuen Bernart Etxeparekin...”.

3. astea:  Arazoa/problema; “...baina larehunda piko urtez berandutu naiz...”.

4. astea:  Testuingurua, anitza; “...harrigarriena da....

5. astea: Feedbacka; “...Bernart Etxeparek itxadon egin nauela”. (5 ordu)

6. astea: Proiektua

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila