Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

926 Hizkuntza Trataera Integratua

  • Hasiera-data: 2020(e)ko azaroaren 16a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko abenduaren 18a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2020ko irailaren 1etik irailaren 15era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Indarrean den hezkuntza curriculumean zehazten denez, hizkuntzen trataera integratuak (HTI) izan behar du ikastetxeetako hizkuntza-proiektuaren ardatza, eta ikastetxeko esparru guztiei eragiten die. Ikastaro honetan HTIren gakoak zein diren ikasteaz gainera, gure ikastetxeetako hizkuntza-tratamenduari buruzko gogoeta egingo dugu, bai eta gure ikastetxeko beharrizanetan oinarrituta interbentzio bat sortzeko proiektua idatzi ere.

Irakasleak

  • Nora Aranberri Monasterio

    Itzulpengintzan doktorea, UPV/EHUko IXA taldeko ikerlaria Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailean. Ikerlerro nagusia: ezagutza linguistikoaren garapena eta integrazioa itzulpen automatikoko sistemetarako, eta hauen ebaluazioa.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

  • Mari Mar Boillos Pereira

    Hispaniar Filologia doktorea. UPV/EHU irakasle atxikia.

  • Miren Ibarluzea Santisteban

    Itzulpengintza eta interpretazioan doktorea, masterra Euskal Fililogia eta Hizkuntzalaritzan,Bordeleko Unibertsitateko lektorea. UPV/EHU irakaslea.

  • Eneko Zuloaga San Roman

    Euskal Filologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea.

Helburuak

  • Hizkuntzen trataera bateratua ulertzeko oinarrizko hainbat kontzeptu berrikustea.
  • Hizkuntzen trataera bateratuak EAEko hezkuntza-legearen markoan duen lekua zein denikastea eta aurrekarien berri izatea.
  • Hizkuntza trataera bateratuaren definizioa, oinarriak eta printzipioak zein diren ikastea.
  • Norberaren ikastetxean egiten den hizkuntzen trataerari buruz hausnartzea taldean.
  • Norberaren ikastetxearen egoera beste kide batzuekin konpartitzea eta ikastetxeetako hizkuntza-trataera bereiziaren beharrizanaz gogoeta egitea.
  • HTB aplikatzeak norbere ikastetxean lekarzkeen onura eta arriskuei buruz hausnartzea, bai eta mehatxuen eta aukeren inguruan hausnarketa egitea ere.
  • HTBren bideragarritasunari buruzko sintesi bat egitea AMIA taula baten bidez.
  •  Beste ikastetxe batzuetako esperientzien berri izatea eta esperientzia horien oinarriei eta ezaugarriei buruzko hausnarketa egitea taldean.
  • Ikastaroan landutako eduki teorikoa martxan diren proiektuekin lotzea.
  • Norbere ikastetxerako HTB esperientzia diseinatzea.
  • Beste ikaskide baten esperientzia-zirriborroa zuzentzea eta osatzea.

 

Edukiak

- Hizkuntza zientzien ekarpenak eta hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia:

  • Hizkuntzen trataera bateratuaren oinarriak: zenbait kontzeptu eta definizio (atalazea, interdependentzia eta hizkuntzen arteko transferentzia)
  • Hizkuntzak eta curriculuma, ikuspegi integratu baterantz: ereduak, esperientziak eta programazioak.
  • Ikastetxeko hizkuntza proiektua.
  • Hizkuntza trataera bateratuaren printzipioak: inklusio soziala eta linguistikoa, hizkuntza- eta kultur aniztasunarekiko jarrera positiboak, komunikazioa lehenestea, hizkuntzak testuinguru errealetan erabiltzeko espazioen sorrera eta sustapena.

-Eredu didaktikoa eta hizkuntzen-programazio integratua: orientabideak

  • Ereduen azterketa
  • Norberaren testuinguruko hizkuntza proiektuaren eta hizkuntza (euskara, gaztelania, atzerriko hizkuntza eta ikastetxeko gainerako hizkuntzak) programazioen azterketa
  • Programazio bateratu baten proposamena

 

Metodologia

Ikasgela Birtuala erabiliko da.

Era berean, ikastaroak gogoeta teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, gai teoriko bakoitzari loturik behaketak eta proposamenak aurkeztu beharko baitira eztabaidarako on line tresnen bidez (foroak, wikiak...). Bestela esanda, eginez ikasiko dute hizkuntza irakasleek, nork bere ikastetxeko testuinguruari loturiko arazo eta egoerei aurre egiteko erronkak proposatuko baitzaizkie. Materialak eskainiko zaizkie partaideei hortik abiatuta beren irakats-esperientziekin elkarlotzeko, eta partaideekin izango duten elkarreraginaren laguntzaz, ikasgelarako ideia eta proposamen zehatzetara iritsiko dira. Izan ere, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko dute, beren eguneroko errealitatean aurrera eraman dezaten

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila