Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Matematika

168 Baliabide manipulagarriak eta digitalak bikote bikaina HH eta LHko Matematikan

  • Hasiera-data: 2020(e)ko azaroaren 16a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko abenduaren 18a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2020ko irailaren 1etik irailaren 15era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Ume bati zerbait azaltzen diozun momentuan, bere kabuz aurkikuntza bat egiteko aukera kentzen diozu. Esaldi hori Piagetek esan zuen eta ikastaro honen oinarria izango da. Baliabide eta ekintza desberdinak sortuko ditugu aurkikuntza prozesua bultzatzeko. Beti bezala, kontutan hartuz, gure ikasleak eragiketa konkretuen multzoan (2-7 urte bitartean) eta eragiketa formalen etapan(7-12 urte bitartean) aurkitzen direla ekintza desberdinak diseinatzeko orduan. Konkretutik abiatuz beti, abstrakzio maila lortu arte. Ikastaro honetan, beraz, Haur Hezkuntzan egin behar diren ekintza eta beharrezkoak diren material manipulagarri eta digitalak aztertzeaz gain, manipulazioarekin Haur eta Lehen Hezkuntzan nola jarraitu beharko genukeen ikusiko dugu, zikloka behar den programaketa manipulatibo eta digitala disenatuz. Material eta ekintza guztiak bideoen bidez azalduko dira, horrela irakasle bakoitzak, bideoak ikusi ahala bere gelan aplikatu ditzan ikastaroa aurrera doan ehinean.

Irakaslea

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik kooperatiba txiki bat sortu nuen. Ikas prozesuan laguntzen diegu baliabide desberdinak erakutsiz, hauek barneratu eta bidea bakarrik jarraitu ahal izateko. Urteekin matematiketan espezializatu garela esan dezakegu, matematikak era manipulatibo eta erronken bidez landuz. Bakarkako saioak nahiz taldekoak egiten ditugu, abstrakziorako bidea landuz, tamalez batzuk berez lortzen ez dutelako. Ikastetxe desberdinetan ere jarduten gara ikastaroak ematen. Matematika manipulatiboak egunerokotasunean txertatuz.

Helburuak

  • Sekuentzia/ tailerra/ ikasgune baterako ekintzen diseinua prestatu gelan inplementatzeko.
  • Matematikari dagozkion ideia giltzarriak, estrategia metodologikoak, baliabideak aztertzea.
  • Pedagogo desberdinen ikuspuntuetara gerturatzea.
  • Material manipulagarrien garrantzia azpimarratzea.
  • Ikastaroan sustatutako ezagutza eta baliabideak gelatan erabiltzea praktika berritzaileak zabaltzeko eta ikasleen aukerak areagotzeko.
  • Partaideen arteko lankidetza sustatzea esperientziak partekatuz zein sortutako baliabideak eta bizi izandako egoerak sinergiak bilatzeko partekatze-giro batean.
  • Sare sozialetan zabaltzea ikastaroan ikasle guztiek sortutako lanak kideentzako erabilgarri eta aberasgarri izango direlakoan ikastaroaren #hastag edo #etiketa erabiliz.
  • Baliabide manipulagarriak eta digitalak HH eta LHko Matematikan berrikuntzarako pizgarriak eta gelen dinamiketarako aberasgarriak bezala agertzea.

Edukiak

  • Giroa prestatzea, aurre pausoak zeintzuk dira?
  • Montessoriren bidea jarraituz: bikoteak egin eta ordenazioa
  • Zergatik konstruktibismoa
  • Zenbakikuntzan, Brunerren 3 pausoak erabiltzen ikastea
  • Algoritmoen inguruko hausnarketa: Zertarako egiten ditugu eragiketak?
  • Kalkulu mentala lantzeko ideiak
  • Maria Antonia Canals-en begirada geometrian
  • Ezagutu gaiarekin erlazionaturik kontzeptuak, prozedurak eta partekatze jarrera sustatzea denontzako onuragarri izango delakoan.
  • Ikasitakoa egokitu eta gurea egin gure ikasle eta ingurunera egokituz.
  • Ikastaroaren gaiak egokitu eta partekatu talde barruan eta gainontzeko kideekin.
  • Sare sozialetan zabaldu ikasle guztiek egindako lanak ikastaroaren #hastag edota #etiketa erabiliz
  • Noiz eta zer erabili gure aro digital honetan: plus and digit games, the number catcher...entrenamendu programak

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Materiala ondo barneratzeko bideotutorialak erabiliko dira. Bideo horietan, ekintza eta material desberdinak azalduko ditugu eta horretaz gain apunte, artikulu, bibliografia... desberdinak emango ditugu. Materiala, gaika antolatuta izango da eta gai bakoitzean landutakoaren inguruko praktikaren bat proposatuko da. Era berean, talde-dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

 

Nori zuzendua

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila