Irakasleen formakuntza :: Matematika

790 Matematika eta Geogebra: a ze bikote!

  • Hasiera-data: 2020(e)ko azaroaren 16a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko abenduaren 18a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2020ko irailaren 1etik irailaren 15era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Geogebra duela hamarkada bat baino gehiago matematikaren irakaskuntzan erabiltzen den tresna kontrastatua da. Trebakuntza-ikastaro gehienak erremintaren alderdi teknikoak aurkeztean oinarritzen dira. Aldiz, matematiketako irakaskuntza-ikaskuntza egoeretan GeoGebra modu eraginkorrean erabiltzeko kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu batzuk alde batera uzten dituzte. Horregatik, ikastaro honetan tresnaren erabilera teknikoari buruzko azalpen batekin batera, irakasleek erabilera didaktiko egoki baterako beharrezkoak dituzten jarraibide eta proposamenak partekatuko dira.

Irakaslea

  • Haritz Iribas Pardo

    Irakaslea eta ikertzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Mondragon Unibertsitatean.

Helburuak

  • GeoGebra softwarearen azken bertsioetan izan diren aldaketen berri jasotzea eta hauen inguruan hausnartzea.
  • Irakasleei GeoGebrak dituen oinarrizko tresnak erakustea.
  • Irakasleak trebatu GeoGebra tresna digitalaren erabilera eraginkorrean, beti ere irakaskuntza eta ikaskuntza egoerak diseinatzearen ikuspegitik.
  • Jardueren adibideak aztertzea, jarduerak diseinatzea eta horiek praktikara eramatea.
  • Ikastaroan landutako baliabideak erabiliz gelan matematika gaitasuna indartzeko dinamika berritzaileak sustatzea.
  • Partaideen arteko lankidetza sustatzea esperientziak, sortutako baliabideak eta bizi izandako egoerak partekatuz.

Edukiak

  • Geogebra tresnaren erabilera justifikatu eta horren erabilera kontrastatuak iradokitzen duten Matematikaren Didaktikako ikasketen aurkezpen laburra.
  • Eredu dinamikoen sailkapena: esplorazioa, ilustrazioa eta frogapena.
  • Geogebrarekin matematika irakasteko eta ikasteko egoerak diseinatzeko adibideak eta proposamenak.
  • Jarduera baten diseinua eta praktikan jartzea.
  • Jarduera horren txostena taldearekin partekatzea.

 

Metodologia

  • Ikastaroa online motakoa izango da eta, g¡horretarako. Moodle irakaskuntza-plataforman oinarritutako dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da.
  • UEUren ikasgela birtuala erabiliko da oinarrizko apunteak eta bibliografia parte-hartzaileen artean banatzeko.
  • Parte-hartzaile bakoitzak banaka egingo ditu gai bakoitzaren trebakuntza jarduerak, eta egindako lana ikiasgela birtualera igoko du. Jarduera hauek egiteko talde osoa harremanetan egongo da Ikasgela birtualeko komunikazio tresnen bidez, eta tutorearen etengabeko laguntza jasoko dute foroetan: UEUren plataforma birtuala erabiliko da. Jarduera horiek baliatuko dira eduki teorikoetan sakontzeko.
  • Parte hartzaile bakoitzak, banaka edo taldeka, bere ikastetxean landu nahiko lukeen jarduera bat proposatu behar du. Tutoreen eta gainerako parte-hartzaileen laguntza jasoko du jarduera hori bere ikastetxeko errealitatera egokitzeko.
  • Parte-hartzaile bakoitzak berak diseinaturiko jarduera praktikara eramango du.
  • Amaieran, praktika horren esperientzia elkar-trukatuko da gainerako parte-hartzaileekin batera. Esperientzia hori agertuko da egindako lana jasotzen duen idatzizko txosten edo memoria batean.

Nori zuzendua

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila