Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Informatika, Internet

417 Moodle plataforma kudeatzen I

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Helburuak

  • Ikasleen ikasketa autonomoa bultzatu.
  • Gaur egungo hezkuntzaren testuinguruan IKT-ak txertatzearen beharraz hausnartu.
  • Moodle plataformak eskaintzen dituen aukera pedagogikoak aztertu.
  • Esperientziak, proposamen didaktikoak, kezkak eta abar. trukatu.

Edukiak

  • Teleformazioari sarrera.
  • Moodle plataformaren ezaugarriak.
  • Moodle plataformaren baliabideak, blokeak eta jarduerak.
  • Ikastaroa sortzea, ikasleak matrikulatzea eta taldeak kudeatzea.
  • Ikastaroen ebaluaketa prozesuaren kudeaketa.

Metodologia

Ikastaroa presentziala izango den saio batekin hasi eta amaituko da, hortik aurrera, Ikastaroa on line izango da. Era honetara ikasle bakoitzaren lan eta disponibilitate erritmoak guztiz errespetatuko dira. Hala ere, ikastaroan zehar sortzen diren zalantzak edo galderak argitzeko ikastaroa garatuko den plataformako foroa erabiliko da.

Nori zuzendua

Maila guztietako irakasleei. Etorkizuneko irakasleei eta gaur egungo hezkuntza ikuspegi berrietan interesaturik daudenei.

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren webgunera jo: GARATU 09/10

Garatu

Babesleak