Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza
Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA
Herrialde baten ondarea hainbat ondasun eta baliok osatuta dago; gure herria adibidez herri kantaria izan da beti eta hau da ondare kultural paregabea da. Belaunaldiz belaunaldi transmititu dena. Bestalde, ahotsa erabiltzen jakitea onuragarria da. Musikan zein egunerokotasunean erabiltzen dugun instrumentua da. Ahotsa behar bezala proiektatzea funtsezkoa da komunikaziorako eta dituen xehetasunak erabiltzen jakitea oso lagungarria da. Hau guztiagatik ahotsaren heziketa ezinbestekoa da. Nola antolatu haur edo nerabeen abesbatza?
Musikan lizentziatua, kantu espezialitatean. Irakaslea, DBH, Batxilergo eta Kontserbatorioetan. Abesbatza zuzendaria eta formatzailea.
Ikastaroa metodologia aktibo batean oinarrituko da, alderdi teorikoak eta praktikoak landuz:
Alderdi teorikoak:
Alderdi praktikoak:
Lehen Hezkuntza irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila