Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza
Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) jasan duten garapena: orain dela 25 urte ordenagailu batek egungo telefono mugikor sinpleenak baino prestazio gutxiago zituen. Aurrerapen teknologiko horiek aldaketa soziologikoa eragin dute eta, ondorioz, IKT-ak ezinbesteko tresnak bilakatu dira bizitzako ia edozein arlotan. Norberaren prestakuntza-ibilbidean aurrera egiteko ere oinarrizko lan-tresna dira IKT-ak: informazioa bilatzeko, informazioa sailkatzeko, komunikatzeko, talde-lanean aritzeko, informazioa lantzeko edota gure lana partekatzeko. Horiek guztiak norberaren PLE-a (Personal Learning Environment) osatzean dute, pertsona bakoitzak ikasteko edota lan egiteko sarritan erabiltzen dituen tresna, informazio iturri, konexio eta jarduera multzoa. Baina benetan ezagutzen ditugu gure esku ditugun tresna eta estrategiak? Informatzeko guneak eta komunikatzeko modu berriak modu egokian erabiltzen ditugu? Zer egin dezakegu gure ikasketa-alorra osatzeko? Ikastaro honi esker, ikasleek norberaren PLE-a aztertzeko, osatzeko eta hobetzeko aukera izango dute. Horretarako, eguneroko lanak zein norberaren prestakuntza-ibilbidean aurrera egiteko zenbait baliabide eta gako arakatuko dira eta PLEaren etengabeko berdefinizioari buruzko hausnarketa indartuko da.
Aurrez aurreko saioa: apirilaren 13an eta 27an (9:30-14:30)
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikodidaktikan masterra eta Haur Hezkuntzan graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.
Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle atxikia, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan eta Humanitate Digitalak: aukera berriak ikertzen on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide. Bere lan-ildo nagusiak teknologia hezigarria, segurtasuna, Ikaskuntza-Zerbitzua eta generoa dira.
Ikastaroak aurrez aurreko izaera izango du. Momentu oro ikasleen parte-hartzea, praktika, hausnarketa kritikoa zein talde-lana izango dira saioen funtsa.Horrela, ikaskuntza esanguratsua zein ikaskideen arteko kolaborazioa eta komunikazioa indartuko da. Ikasleak izango dira ikastaroaren benetako protagonistak.
Oinarri kontzeptualak ikus-entzunezko materialen, ahozko azalpen eta adibide zehatzen bidez landuko dira eta ikasitakoa ordenagailuetan zuzenean lantzeko praktikak (hausnarketa indibidualak eta tresnak erabiltzeko ikasteko zenbait jarraibide) proposatuko dira.
Gipuzkoako haur eta gazteen sustapeneko teknikariei. Horien prestakuntza-planera eta teknikarien errealitatera egokituko da ikastaroa.